Haurrentzako euskarazko aplikazioen bilduma

Haurrentzako euskarazko aplikazioen bilduma –

Haurrentzako euskarazko 50 aplikazio baino gehiagoko bilduma: jolastuz ikasiz! izeneko zerrenda aurkitu du salabardoak Azkue Fundazioaren egunkarian.

Haurrak gero eta goizago hasten dira gailu teknologikoak erabiltzen. Gaur egun ohikoa da oraindik hitz egiten ez dakien haurra telefono mugikorra eskutan dabilela ikustea eta trebetasunez aritzea, gainera. Euskaraz badaude haurrentzako bereziki garatutako hamaika aplikazio eta mota askotarikoak, zorionez: ipuinak; zenbakiak, koloreak, hiztegia eta abar ikasteko jokoak; memoria lantzeko… Zerrenda honetan 50 baino gehiago bildu ditugu, baina badaude askoz gehiago. Beraz, badago nondik hasi. Haurrari telefonoa edo tableta erabiltzeko aukera ematen badiozu, eskaini iezazkiozu euskaraz dauden aplikazioak!

Haurrentzako euskarazko aplikazioen bilduma

Tabletek eta telefono mugikorrek aurreko garaietan aisialdirako telebistak betetzen zituen funtzioak ordezkatu dituzte maila handi batean. Egun, haurrak, gero eta gehiago eta gero eta arinago, gailu hauek entretenimendurako erabiltzen dituzte. Zorionez badaude hamaika aplikazio entretenitzen diren bitartean hezi eta irakastea helburu dituztenak. Eta euskaraz ere mordoa daukagu, mota askotarikoak: batzuk besteak baino interakzio handiagoa eskatzen diote haurrari, beste batzuk familian erabiltzeko aproposagoak dira.

Hemen 50 aplikaziotik gorako zerrenda osatu dugu, funtzio eta helburu ezberdinetakoak bilduz: margotzekoak, ipuin kontalari edo interaktiboak eta jokoak (arlo eta mota ugaritakoak). Sistema eragile eta funtzioaren arabera sailkatu ditugu. Azken atalean, nagusiagoak diren haurrei zuzendutakoak jaso ditugu baita ere.

Badakizu, haurrari tableta edo telefono mugikorra erabiltzen uzten badiozu, eskaini iezazkiozu euskaraz dauden aplikazioak eta, askoz hobeto, berarekin batera erabili.

Haurrentzako euskarazko aplikazioen bilduma

MARGOTZEKO (Androiderako)

1. Tartalo ta Sorgin Txiki

2. Tartalo eta Marigorringo

Haurrentzako euskarazko aplikazioen bilduma

IPUIN INTERAKTIBOAK (iOS eta Androiderako)

3. Ipuinlari [Android / iOS] Ipuinlari, ipuinak sortzeko tresna da. Etxeko umeek erabili dezakete ipuinak sortzeko bere ahotsekin, irudiekin eta haiek aukeratutako kontaerekin. Ipuina sortu eta gero tartekatu ahal izango dute bere lagun eta senidekoekin.

4. Lehoiak ametsetan [Android / iOS] Euskaltzaleen Topaguneak sortua. Haurren eta gurasoen artean euskararen erabilera handitu eta esperientzia positiboak euskaraz eskaintzeko asmotan bat egin dugu Topaguneak eta Athletic Club Fundazioak. Athletic Cluben eta kirolaren balore positiboak oinarritzat hartuta, hainbat ipuin idatzi ditu Kirmen Uribe idazleak. Ilustrazioak Asisko Urmenetak egin ditu. Liburutegi bat osatu dugu, ipuinez ipuin osatzen joan dena.

5. Txo Errealitate Areagotuan [Android / iOS] App honek Roke Etxaberen Arpola! istorioa irudikatzen du 3 dimentsiotan. irudi konkretu bat antzematean, Irrien Lagunen pertsonaia nagusiak azalduko dira. 2014ko urtarrilaren Irria aldizkarian azaldutako istorioa errealitate areagotuan. Aurkitu Porrotx, Pirritx, Marimotox eta Txo!

Haurrentzako euskarazko aplikazioen bilduma

iOSerako

6. Dortoka eta erbia

7. Hiru txerritxoak

Haurrentzako euskarazko aplikazioen bilduma

Androiderako

8. Amilaren Urrezko Orrazia
Ipuin digitala interaktiboa, baliabide ezberdinak nahasten dituena.

9. Klis Klasikoak Bilduma

Klis-klasikoak bildumako liburuen app-ak sortzeko egitasmoa abiarazi zuen Galtzagorri Elkarteak 2014an. Maria Goikoak Batbirulau!  eta Txan fantasma liburuan oinarritutako Klis-klasikoak Bilduma izeneko app-a dohainik deskarga daiteke. Hainbat baliabide eskaintzen ditu, errealitate areagotua erabiliz: puzzleak, memoria-jokoak, hitz-jokoak, 7 desberdintasunak bilatzeko jokoak, abestiak, 2.5D efektuko irudiak, eta bestelako hainbat joko.

10. Sugaarren Mendian

Euskal Herriko herrixka bateko guraso guztiak desagertu egin dira. Sugaar dragoi maltzurrak bahitu egin ditu. Naia, Unai eta Iker dragoiaren bila joango dira gurasoak salbatzeko asmoarekin. Bidean abentura harrigarriak biziko dituzte eta erabiltzailearen esku egongo da zein bide hautatuko duten, izan ere, istorioa aurrera joan ahala zenbait ahutu garrantzitsu hartu beharko ditu erabiltzaileak.

11.Ipuinak entzun

Ipuinak euskaraz entzuteko aplikazioa. Ipuin klasikoak eskaintzen ditu, Grimm anaiak eta Hans Christian Andersenenak: Hiru Txerritxoak, Ahate Itsusia, Sirenatxoa, Txanogorritxu, Berunezko Soldadutxoa, Emperadoren traje Berria, Otsoa eta 7 antxumeek, Edurnezuri, Hamelingo Txirularia, Hansel eta Gretel.

12. Letra magikoak

13. Irakurri dezagun
Irrien Lagunak klubeko pertsonaien ipuinak irakurri, entzun edo eta bideoan ikusteko aukera izango duzu, modu elkareragile batean azalduta. Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Pupu eta Lore, Martinber eta ane eta Pirataren hiruna ipuin dituzu eskuragari, guztira 12 ipuinez osatzen delarik bildumatxoa.

.

Hauek norberak irakurri edo ahots batek kontatzeko aukerak eskaintzen dituzte:

Haurrentzako euskarazko aplikazioen bilduma14. Gizotso beldurgarria

15. Sorgin txiki

16. Olentzero

17. Galtzagorri aztia

18. Marigorringoren abentura

19. Basajaunen sukaldea

.

Eta beste hauetan aurreko aukerez gain, badago ere historiaren bi bukaeren arteko hautua egiteko:

20. Bazti otso zuria

21. Nor da Olentzero?

22. Eguzkilorearen bila

23. Ipuin kontalaria

.

JOKOAK (iOS eta Androiderako)

24. Ekimuki [Android / iOS]

25. Ikasitz [Android / iOS]

Haur txikientzat, hiztegia ikasteko.

26. Animaliak – Jolasean ikasi! [Android / iOS] Haur txikiei zuzenduta, euskarazko letrak eta animalien izenak ikasteko.

27. Pirritx eta Matematikak [Android / iOS]

Sudurgorri txikienak jolastuz matematika oinarri batzuk ikasteko balio duen aplikazioa da hau. Pirritx-en laguntzarekin, oso ondo pasako duzu, matematikak ikasten jolas hauen bidez:
zenbakiak ikasten, kontatzen ikasten, asmatu handiena/txikiena, gehiketak eta kenketak burutu, bikoteak egin, geometria ikasi eta erabili…

28. Porrotx hiztuna [Android / iOS]

Haur txikiei zuzendutako aplikazioa da. Haurrek Porrotxen eskutik koloreak lantzeko aukera izango dute. Honekin batera, Porrotxen bibotearen abestia entzuteko edota gure pailazo ezagunari kili-kiliak egiteko aukera ere izango dute.

Haurrentzako euskarazko aplikazioen bilduma –

Androiderako

29. Ttantto
Hainbat jokoz eta jardueraz osatutako aplikazioa.

30. Pupu eta Lore euskaraz jolasten
Uxue Alberdik eta Julen Tokerok IRRIA aldizkarian argitaratutako “Gora ala behera” (Pupu eta Lore) ipuin animatua ikusteko aukera izateaz gain, haurrak irudi ezberdinetan eragiteko aukera izango du. Gainera, puzzleak egiteko eta marrazkiak margotzeko aukera ere eskura izango du. Pupu eta Loreren aplikazio hau Azkue Fundazioak eta Irrien lagunek sortu dute lankidetzan. Ume txikiak dauzkaten familiei zuzendutako aplikazioa da eta horren helburua da haurrek tablet eta horrelako gailuekin izango dituzten lehenengo esperientziak euskaraz izateko baliabideak eskaintzea, eduki didaktiko eta dibertigarriz landuta.

31. Txantxarien errezetak
Sukaldaritza jokoa.

32. Mitologi Park
Olentzero, Basajaun, Mari, Tartalo… Euskal mitologiaren pertsonaia nagusiek 3 eta 10 urte bitarteko haurrentzako joko hezitzaile batzuk aurkeztuko dizkigute. Haiekin batera, puzzleak egingo ditugu, ezkutuan dauden objektuak aurkituko ditugu, ehunka galderei erantzungo diegu… eta Olentzerori opariak banatzen ere lagunduko diogu!

33. Ikusbera
Irudia du oinarria. Eta hitza, irudiaren laguntzailea. Bistaratzen zaigunari erreparatuz, deskubrimenduak eginez, pareak osatuz, bat eta beste alderatuz, logika erabiliz nahiz bestela, bizitzak agertzen dizkigun gaietan murgilduko gara, jolasteak berez dakarrena sustatzeko: ernatzea, adimena bizkortzea, baliabideak eta trukuak ikastea, trebatzea, eta finean, handitzea…

34. Bikote jolasa
Irudiekin bikoteak osatuz memoria lantzeko jolasa. Haur txikientzat, 3-6 urte bitartean.

35. Sorgin txiki magia eskolan
Zenbakiak ikasi eta hurrenkerekin praktikatzeko, memoria lantzeko… Haur txikientzat, 3-6 urte bitartean.

36. Katargi
3 eta 5 urte bitarteko haurrei zuzendurik dago. Katargi katuaren eskutik, zure seme-alabek gozatu egingo dute, planetarik planeta eta abenturaz abentura, haien laguntxo berriekin batera: malkartxoak, aldakinak, udaretiak, robotak… Bat egin zeure seme-alabekin, eta gozatu zeuk ere espazioan zehar bidaiatuz!
Gainera, aplikazio honek, besteak beste, ikasteko ere balio du: gaitasun digitala hobetzeko, behatzean eta esperimentatzean trebatzeko eta Haur Hezkuntzako curriculumeko edukiak garatzeko.
Jolas interaktibo hau gozagarri bezain ikasgarri gertatu zaie zure seme-alabei!

37. Fixi, bikoteak aurkitzen
Bikoteak aurkitzeko.

38. Ku-Ku!
Seme-alabak eleaniztasunean hezi nahi dituzuen gurasoontzat zuon udalerri, mankomunitate edota kuadrillako euskara zerbitzuak sortu duen aplikazioa duzue honako hau. Aplikazioak bi atal nagusi ditu: bata umeena eta bestea gurasoena.
Sarrerako pantailan 7 pertsonaia aurkituko dituzu, bakoitzak jolas batera eramango zaitu: Forma geometrikoak, Hizkien jokoa, Ikusi eta ikasi, Kati katua, Koloreak, Pare jokoa eta Zenbakiak. Umeek gustukoen duten pertsonaia aukeratu eta jolasten duten bitartean euskara landuko dute. Jolas bakoitzak maila ezberdinak ditu.
Gurasoen atala lau zatitan banatuta dago. Hasieran, umearen hizkuntza trebetasunaren garapen prozesua azaltzen da eta seme-alabak eleaniztasunean hezteak sortzen dituen hamaika kezkaren eta galderaren erantzunak jasotzen dira; bigarren zatia euskara-gaztelania hiztegi laburra da, hainbat ataletan berezita eta, gainera, hitzak lokuzioen bidez entzun daitezke. Ondoren, ariketa batzuei esker umeekin berba egiterakoan egiten ditugun akats ohikoenak zelan zuzendu behar diren ikasteko aukera dago; eta amaiera aldean, zuen seme-alabekin gozatzeko jolasak eta abestiak aurkituko dituzue.

39. Zenbakiak eta hizkiak
Zure haurrak hizkiak eta zenbakiak era erraz eta dibertigarrian ikastea nahi duzu? Orduan hau da behar duzun jokoa! Jolas honen bitartez, zenbakiak eta alfabetoko hizkiak, bai maiuskulak bai minuskulak ikasiko ditu era desberdinetan. Hizkien aldetik, minuskulak eta maiuskulak erlazionatzeaz gain, hauen ordena eta marrazteko era ere ikasiko ditu. Mailaka sailkatuta daude mini-joko desberdinak eta jolastu ahala joko gehiago desblokeatuko ditu haurrak. Joko bakoitza hasi baino lehen instrukzioak azalduko dira, eta bukatzerakoan izarren bidezko puntuazioa jasoko da.
Zenbakien aldetik, lehenengo 0-etik 9-ra ikasiko ditu, bai ahoskeraz, baita zenbakien ordena eta baita marrazteko era ere, honetaz aparte, zenbakiak bisualki kantitateekin erlazionatzen ikasiko da ere. Ondoren 10-etik 20-rako zenbakiak ikasiko dira jolasten den bitartean. Hizkien kasuan bezala, hemen ere instrukzioak eta puntuazioak jasoko dira mailak bukatu ahala.
Haurrentzako erakargarriak diren irudi eta grafikoak erabiliz, hizkiak eta zenbakiak ikasiko ditu konturatu gabe eta era errazean jolasten duen bitartean.

40. Argitxo – Arropa
Urtaroen arabera, Argitxo janzteko arropa egokiak aukeratu beharko dira, egokiak ez diren arropak aukeratzen badira Argitxo ez da konforme izango eta arropa gehiago janzteko eskatuko du.

41. Argitxo
Produktu honetan dauden jokoak diseinatzerakoan, haurrentzako egokiak diren jolasak integratu dira sekuentzia batean. Sekuentzia hauek haurrak bizitza errealean topa ditzaketen egoertan baliatuz oinarrizko balore eta gaitasun egokiak lantzen ditu. Sei jolasetatik bat doakoa da eta beste bostak gure dendan erosi beharko dira aplikaziotik.

Haurrentzako euskarazko aplikazioen bilduma –

HAUR NAGUSIAGOENTZAKO

42. Hatz10
Hau web aplikazio bat da, zuzenean interneteko nabigatzailearen bidez erabiltzen da, baina oso erabilgarri eta beharrezkoa iruditu zaigu eta horregatik zerrenda honetan gehitzea erabaki dugu. Ikastolen Elkarteak sortutako aplikazioa da.

Haurrentzako euskarazko aplikazioen bildumaMekanografia ikasteko programa berri bat, euskara eta euskal kultura oinarritzat dituena. Gaur egun oso hedatuak daude teknologia berriak eta denek izaten dugu, tarteka bada ere, teklatu bidez testuak idazteko beharra. Gure betebeharrak erraztu eta azkartzeko, oso lagungarri izaten da tekla guztien posizioak eta hauek erabiltzeko teknikak ezagutzea, hatz guztiekin eta teklatura begiratu gabe idatzi ahal izateko.

Hatz10 web aplikazioari esker, teklatua modu zuzen eta eraginkor batean erabiltzen ikasten da euskarari berebiziko garrantzia emanez. Interface eta testuak euskaraz egoteaz gain, euskal kulturako hainbat bertso, olerki, abesti eta bestelako testuak gehitu ditugu. Teklatuko elementu guztiak ikastearren, ingelesa, frantsesa edo gaztelerazko espresio batzuk ere daude.

Haurrentzako euskarazko aplikazioen bilduma –

iOS eta Androiderako

43. Giza gorputza [Android / iOS]

Anatomia ikasteko baliagarriak diren sei joko ezberdin eskaintzen ditu. Honela, modu erakargarri batean erabiltzaileak hezur, muskulu, organo, aparatu eta abar izendatzen, ezagutzen eta kontzeptuekin erlazionatzen ikasiko du.

44. Zer da zer? [Android / iOS]

Zer da zer?Joko klasiko baten bertsio berritua, bakarka edo beste jokalari batzuen kontra erabil daitekeena. Irudi misteriotsuak eskaintzen duena zer edo nor den asmatzea da jokoaren helburua, galderak eginez erantzuna ikertuz. Pertsonaia, leku eta abarrei buruzko galderak egin daitezke eta aukera okerrak baztertuz burutuko da asmakizuna.

45. PlayEus [Android / iOS]

Zer da zer?Joko klasiko baten bertsio berritua, bakarka edo beste jokalari batzuen kontra erabil daitekeena. Irudi misteriotsuak eskaintzen duena zer edo nor den asmatzea da jokoaren helburua, galderak eginez erantzuna ikertuz. Pertsonaia, leku eta abarrei buruzko galderak egin daitezke eta aukera okerrak baztertuz burutuko da asmakizuna.

46. Lurren pastela [Android / iOS]

Lurren urtebetetzea da eta tartarik onena egin behar dute.
Lurrekin Eatvillera joan zaitez, amonaren tartarentzat osagai onenak bilatzeko, bere errezetaren arabera. Lagun berriak egingo dituzu, produktu onenak aukeratzen lagunduko dizutenak; horrela arduraz elikatzen ikasiko duzu.
Eatvillen denak elikagaien inguruko adituak dira, eta guztiek produktu organiko eta jasangarriak ekoizten dituzte!
Sei kapituluetan elikagai jasangarrien kateari buruzko istorio labur bat kontatzen dute , hala nola: urtaroko barazkien jatorria; ekoizpen eta banaketa prozesuek ingurumenarengan eta gizartearengan duten eragina; eta aukera arduratsua produktuak erosteko orduan.

47. EAThink Game euskaraz [Android / iOS]

Elikagaien inguruan gehiago ikasi ezazu, baratzetik platerera daukan bidea modu dibertigarri eta interaktibo batean.
Eathink jolasa hiru ataletan dago banandua, bakoitzak elikagai katearen oinarrizko hiru pausoetan zatiturik; ekoizpena, banaketa eta erosketa.
Atal bakoitzak sei zailtasun maila ezberdineko berezko jolasak ditu, gure elikadura-ohiturek eta elikadura-kateek planetarengan duten eraginaren inguruan sentsibilizatzeko atal tematiko batzuekin.
Hiru jolasek gure pisua nola arindu dezakegun ulertzen lagunduko digute, horrela globo aerostatikoak altu hegan egin dezan!

48. Ikasordena [Android / iOS]

Ikasordena jolas hezigarria da, 6 eta 8 urte arteko haurrek abezedarioko letrak identifikatu ditzaten eta euskarazko ohiko hitzak letraz letra esaten ikas dezaten.
Ikastek suiteko haurrentzako gainerako aplikazio mugikorrak bezala, jolas honetarako oinarrizko euskara maila behar da.

49. Ikasesteka [Android / iOS]

Umeek bere lehenengo urratsak euskaraz eman ditzaten aplikazio mugikorra. Oso joko erraza da, txikienengan pentsatuta: pantaila ukitu besterik ez dute egin behar marrazkiak hitzekin lotzeko eta horrela bere hiztegia handitu sail ezberdinetan.

50. Ikaszopa [Android / iOS]

Umeak era dibertigarri eta errazean euskara ikas dezaten aplikazio mugikorra: adina eta hiztegi mailara egokitzen den hizki zopan, eguneroko hitzak bilatu behar dituzte.

Haurrentzako euskarazko aplikazioen bilduma –

Androiderako

51. Herrien Europa (Osoa hemen)

Ikastolen Elkarteak tablet eta smartphone-entzako aplikazio bihurtu du orain arte CD-ROM euskarrian soilik eskura zitekeen Herrien Europa programa. Txanela proiektuko aplikazio interesgarri hau jolasaren bitartez Gizarte zientziak lantzeko ezin egokiagoa da. Bere helburua da Europako gutxiengo etnikoen informazioa zabaltzea.

52. Euskal Herriko geografia

Gai beraren inguruan, geografiaren inguruan, joko ezberdinak biltzen dituen APPa da GEOS. APP honetan geografia modu dibertigarrian ikastea ahalbidetuko diguten jokoak aurkituko ditugu.Lehendabizi erabiltzaileak munduko geografia edo Euskal Herrikoa hautatu beharko du eta ondoren joko mota eta gai ezberdinak edukiko ditu aukeran.
Joko mota ezberdin ugari dauzka erabiltzaileak eta hauetan zailtasuna zein gaia aukeratu ditzake. Modu honetara geografía atalka ikastea ahalbidetzen delarik. Bestalde motibazio tresna izan daitekeen puntuazioa ere gorde dezake erabiltzaileak.

53. Auskalo Lite

AUSKALO jokoa Ikastolen Elkarteak sortutako galdera-erantzun jokoa da. Talde-jokoa, 8 urtetik gorako neska-mutilentzat nahiz helduontzat. Galderak hezitzaile talde batek sortu ditu eta bost arlotan banatzen dira: hizkuntza: matematika-IKT, musika, kirola-zinema-telebista eta ingurunea.

.

ONDORIOA

Zorionez gero eta aplikazio gehiago ditugu euskaraz, adin tarte eta helburu ezberdinetarako. Hamaikatxo sortu dira azken urtetan eta haurrekin dauden beharretan erreparatu dute sortzaileek.

Aparteko tartea merezi dute haurrak diren baina nerabetasunera oraindik heldu ez direnak, 9-13 urteen artean dauden horiek. Adin honetan hasten dira gaur egun euren gailu teknologiko propioak izaten. Eduki aldetik ere, euren kontsumo propioarekin hasten dira, ez familiako beste kide edo gurasoekin bideratutakoak. Bestalde, beste hizkuntza batzuetako edukien konpetentzian aritzen da euskara epe honetan eta beste hizkuntzetan badago hamaika aukera eta proposamen erakargarri eta zirraragarri gaztetxo hauentzako.

Tarte honetan jarri behar dugu euskarazko garapen eta baliabideen helburua: adin honetan behar handia dago. Belaunaldi hauetan ez badugu lortzen euskararekin lotura egitea eta, are gehiago, eginda daukatenek apurtzea uzten badugu, hiztun eta euskaldun bezala galduko ditugu. Eguneroko bizitzan euskararen hautua egin dezaten nahi badugu, baliabide erakargarriak eskaini behar dizkiegu.

Haurrentzako euskarazko aplikazioen bilduma  Haurrentzako euskarazko aplikazioen bilduma   Haurrentzako euskarazko aplikazioen bilduma  Haurrentzako euskarazko aplikazioen bilduma  Haurrentzako euskarazko aplikazioen bilduma

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Haurrentzako euskarazko aplikazioen bilduma”-ri buruz