Haurrentzako 10 aholku sarean seguru ibil daitezen

haurra ordenagailuaHaurrek interneten murgiltzen arkatzarekin idazten bezain azkar ikasten dute. Bertuteak bertute, sareak baditu txikientzako mehatxuak. Nola azal diezaiekegu seme-alabei interneten seguru jarduteko?

Marcelino Madrigal blogariak eskaintzen dituen 10 aholkuak dira hauek:

1. Interneten gauza asko aurki daitezke. Batzuk onak eta dibertigarriak, baina baita txarrak ere.

2. Lagunak eskolan, parkean edo familian dituzunak dira. Interneten lagun deitzen zaio zurekin komunikatzen den edozeini. Askotan internetekoak ez dira lagunak, ez zaituzte ezagutzen eta.

3. Batzutan pertsona helduak haur balira bezala dabiltza sarean, baita haurrak heldu balira bezala.

4. Inork non bizi zaren edo telefonorik baduzun galdetzen badizu, edo, argazkiak bidali, webcama jarri edo berarekin gelditzeko esaten badizu aita edo amari hots egin. Horrelako gauzak benetako lagunekin bakarrik egin.

5. Inoiz ez onartu zuk eskatu gabe bidaltzen dizuten gauzarik. Batzutan ordenagailua apur dezakete, onak ez diren gauzak bidaltzen dituzten pertsonak daude.

6. Ez eskegi zure edo zure lagunen argazkirik, ezta zure helbiderik edo telefeono zenbakirik. Zure lagunek dagoeneko badakite, edo aurrez aurre eska dezakete.

7. Ez inor iraindu, ezta enbarazu egin edo mehatxatu ere. Beti jakin daiteke nork idatzi edo argazkiak igo dituen. Harrapatu egingo zaituzte.

8. Inork iraintzen bazaitu, gogaitu edo mehatxatu gurasoei deitu berriz egin ez dezaten.

9. Zer edo zer bilatzen bazabiltza interneten eta haurrentzako ez diren gauzak aurkitzen badituzu dei egin gurasoei. Ez lotsatu edo beldurrik izan, helduei ere gertatzen zaizkie halakoak.

10. Interneten ikusten duzun dena, telebistako gauzekin bezala, ez da egia.

Gogoratu zalantza duzunean onena gurasoei galdetzea dela. Haiek lagunduko dizute. Gurasoak dira interneten ondo pasatzea nahi dutenak, baita arazorak galarazi nahi dutenak.

 

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra