Ordenagailurik txikiena

Pen Drive baten tamaina du, 17 euro inguru balio du eta guztiz hornituta dator. Zer da? Ordenagailu bat! Erresuma Batuko enpresa batek sortutako Raspberry Pi miniordenagailuak mundu osoko hezkuntza zentroetara heltzeko helburua du bere erabilterraztasunagatik eta prezio baxuagatik. Noizbait ikusi al duzue gauza txikiagorik?

Enpresaren helburua “informatikaren azterketa eta horrekin lotutako gaiak bultzatzea da, batez ere, eskola mailan”.

Ordenagailuaren ezaugarriak:

  • ARM11 nukleoa, 700MHz
  • 128MBko SRAM memoria
  • OpenGL ES 2.0
  • Bereizmen handiko bideo erreprodukzioa (1080p HDMI irteera baten bidez)
  • USB 2.0 portu bat
  • SD/MMS/SDIO memoria txartel irakurgailua
  • Software askea (Ubuntu, Iceweasel, KOffice, Python)

UDAZKEN KOLOREAK

Zer duzu buruan “Ordenagailurik txikiena”-ri buruz

  • Bai tresna interesgarria benetako Eskola 2.0n erabiltzeko. Arrisku txikia haurren eskuetan erabili behar denerako, erabat eramangarria… benetan eraginkorra ote da, ala enpresa jakin bat sustatzeko merkatal apeu soila?