Gizartearen erronkak, guztion ardura

Gizartearen erronkak, guztion ardura –

Azken urteetan, zientziak gizartearen egunerokoan eragin nabarmena izan du eta giza aurrerapenaren erantzule nabarmena izaten jarraitzen du. Inork ez du zalantzan jartzen zientziak eta teknologiak gure bizi kalitatea hobetu dutela, baina, kasu batzuetan, berrikuntzak eztabaidak edo ondorio ustelak eragin ditu. Efektu argi bat klima-aldaketa da, giza jarduerek bultzatuta. Hobekuntza teknologiko asko dira hasiera batean gizartearentzat onuragarriak izan arren, azkenean kaltegarriak izan direnak. Adibidez, hasieran espraietan erabiltzen zen CFC produktu kimikoaren erabilera eta ozono geruzaren zuloa, pestiziden erabilera eta biodibertsitatearen galera, amiantoaren erabilera industrian eta biriketako gaixotasunak…. Arazo hauek ekiditeko, beharrezkoa da berrikuntza zientifikoen aplikazioen ondorioak aurreikustea, gizartean ondorio negatiboak eragin baino lehen.

Gaur egungo gizarteak hainbat erronkari aurre egin behar dio: elikagaien segurtasuna, antibiotikoen aurkako erresistentzia eta hornidura energetikoa, etab., horregatik zientziak aurrera egiten jarraitu behar du eta arazo horiek behar bezala zuzendu behar dira. Horretarako, alderdi etikoak eta ager daitezkeen arriskuak kontuan hartu beharko lirateke, baina baita ere gizartearen beharrak asetzen dituen konponbideak bilatzea. Era berean, hau lortzeko gizartearen parte-hartzea bultzatzea eta ahalik eta hiritar gehiengoaren eskaerak biltzea garrantzisua da. Gizartean gogoeta prozesua zabaltzeko hezkuntza nahitaezkoa da. Gizartea hezi behar da gizartearen erronkak ulertu eta horren aurrean lortu daitezkeen erantzunak aurkitu dezagun denok batera. Horrela gizartearen partaidetzarekin, zientzia eta teknologiaren erabilera arduratsuaz etorkizuneko arazoei aurre egitea lortuko dugu: besteak beste, osasuna, aldaketa demografikoa eta ongizatea, elikagaien segurtasuna, nekazaritza jasangarria, itsasoko eta lurreko uraren ikerketa eta bioekonomia, energia segurua, garbia, iraunkorra eta eraginkorra, garraio adimentsua, ekologikoa eta integratua, klima ekintzak, ingurumena eta baliabide eraginkorrak eta lehengaiak.

Guzti hauek gure egunerokotasunean ikusten ditugun ez arren luzaroan ikerlariak kezkatzen dituzten arazoak dira, eta hauen ezagutza gizartera iristeak onura egingo du hauen konponbideen bilaketa prozesuan, ze uste ala ez, ardura, guztiona da!

Gizartearen erronkak, guztion ardura

Gizartearen erronkak, guztion ardura
Gizartearen erronkak, guztion ardura

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude