Gizakion DNA eta osasun burujabetza jakean

Gizakion DNA eta osasun burujabetza jakean –

Gizakion DNA eta osasun burujabetza jakeanBi enpresa amerikarrek munduko giza DNA bilduma handiena dute eta hazkundeak ez du etenik. Adituen arabera, erritmo honetan jarraituez gero, 100 milioi pertsonatik gorako gene tratamenduren datuak izan ditzateke 2 urteren buruan.

Nork ez du norberaren familiaren jatorriaz galderarik egin edota informaziorik bilatu? Ez al duzu inoiz aideen historia ezagutzeko jakin-minik izan? Bada, 26 milioi estatu batuarrek eskuratu dute jada beren jatorriaren inguruko datu eta informazio baliotsurik.

Antza, azken hilabeteotan ipar-ameriketan tendentzia bilakatu da. Listua hodi batean gorde eta enpresari bueltan bidalita, norberaren jatorria azaltzen DNA irakurketa egiten da eta txosten batean itzuli bezeroari. Sinplea, merkea eta interesgarria izan daiteke, baina ez zaitzala ideiak gehiegi erakarri, lerdea darion negozio hutsa da.

.

Erosle izatetik paziente izatera

Datuen analisiarengatik eskatzen dituzten 53€-ak baina haratago doa enpresa hauen negozioa. Milioika herritarren DNA bilketak zerbitzu puntual baten erosle izatetik, etorkizuneko paziente izatera “behartuko” dituzte. Izan ere, minbizi eta bestelako gaixotasunen prebentzioa, analisi eta jarraipen kliniko aurreratuak eta analisi genetikoen ikerketa erraztuko ditu, eta aurrerapenak diruditen arren, zientzia eta osasunaren pribatizazio estrategia hutsa da, gizakiaren borondatearen aurkako eraso bat.

DNA bilketa masiboei esker, finantzaketa pribatu dirudunak erakarri eta zerbitzu publikoak eskaini ezin ditzakeen punta-puntako produktuak garatuko dituzte, osasun-zerbitzuak elitizatu eta zerbitzu publikoaren inboluzioa eragingo dute. Eta ez hori bakarrik, grabeetan grabeena hurrengo eragina da: erosketa boluntario puntual batek, zerbitzu pribatu batekiko bizi-menpekotasuna eragin dezake milaka eta milaka gaixoren artean.

.

Adibide argi bat

Demagun enpresa hauek finantzaketa pribatuak eman ditzakeen baliabideei esker minbiziaren aurkako sendagaia lortzen dutela. Orduan, geneen irakurketari esker, enpresak badaki minbizia izateko probabilitate altuak dituzula eta prebentzio zerbitzua eskainiko dizu segidan. Ordurako zerbitzu eta instituzio publikoek ezingo dute ezer egin eta enpresa pribatu batekiko dependentzia izango duzu egun batetik bestera.

Zerbitzu gamifikatu sinple batek erakarrita, pertsonen borodatea eta burujabetza erostera irits daitezke, estratu sozialen arteko diferentziak areagotu eta ehundaka herrialdetako osasun zerbitzu publikoak kolokan jarri. Diotenez, Estatu Batuetan ez ezik, gainontzeko herrialdeetan zabaltzen ari den iruzurra da, osasungintza publikoa eta gizarteari jake unibertsala, bete-betean.

Datu pertsonalen erabilpen abusiboa iruditzen zait, Maslow-en piramidearen oinarrian dagoen behar bat izaki, zerbitizazio bidegabeak ahalbidetzen baititugu, ekar ditzakeen ondorioak aurretiaz aztertu eta erregulatu gabe. Erakunde eta organizio publikoak pribatuen atzetik dira osasungintzaren berrikuntzan ere, eta berehalako neurririk hartu ezean, ondorio larriak ekar ditzake.

Gizakion DNA eta osasun burujabetza jakean –

Teknologia, berrikuntza eta eragin soziala