Getaria, Googleren ‘Model Your Town’ lehiaketako finalista

Getaria, Googleren ‘Model Your Town’ lehiaketako finalista Aiaraldea hedabidea: "Euskara ezin da izan lehia politikorako aldagai"

Gipuzkoako kostaldeko herririk politena dela diote askok, itsasoari begira, itsasorantz ihes egin nahi izango balu bezala. Eta orain, gainera, mundu osoko biztanleek haren berri izateko aukera dute beren ordenagailuetatik bertatik. Getaria Googlek martxan jarritako Model Your Town lehiaketako finalista da eta.

 

Google Earthen hiru dimentsiotako teknologiaz baliatuta, hiriak 3Dan eraikitzeko lehiaketa zabaldu zuen urte hasieran eta Virtualsim da Getaria hiru dimentsiotan eraiki duen enpresa. Lan fina egin dute gero; bideoan ikus daitekeen bezala, portua eta alde zaharra dotore-dotore geratu baitira.

Googlek 150 proiektutik gora jaso ditu eta Getaria izan da finalistetako bat, Zielona eta Torun (Polonia), Lowel eta Evansville (Estatu Batuak), eta Leominister (Erresuma Batua) herriekin batera. Internautek gustukoenak hemen bozkatu eta ikus ditzakete.

25.000 dolarretako saria Getariako eskola publikora bideratuko ditu Udalak.

Getaria, Googleren ‘Model Your Town’ lehiaketako finalista

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Getaria, Googleren ‘Model Your Town’ lehiaketako finalista”-ri buruz

  • Iñaki Larrañaga 2012-04-03 12:46

    Lagunak Euskal Herrira datozenean Getariara bisita EGIN BEHARREKOA izaten da beti. Hondartzak, portua, itsasontziak, eliza, herrira sartzeko tunela, San Anton mendia, erdi kale estua, euskal giroa, Elkanoren monumentua, Zarauzko bistak, arrain aparta… Zumaiako kosta eta Zarauzko malekoiarekin bat Gipuzkoa Coast bira ederrenetan ederrena da!