Europa euskaldunen arabera

Estereotipoak mapa batean jarriko bagenitu, nola irudikatuko genuke Europa? Ariketa intelektual eta umoretsuarekin egindako Europako mapa bolo-bolo dabil sarean; Europe according to the basques.

Munduko potentzia guztiek dute dagoeneko haien Estereotipoen Mapa; euskaldunok ez genuke gutxiago izan nahi. Horregatik, norbaitek denbora hartu du Europako mapa eutsi eta estereotipoz eta ideiaz janzteko gure bizilagunen herriak.

Katalunian “dirua”, Korsikan “gu bezala bonbak jartzen”, Galesen “ezagutzen gaituzte, baina guk haiek ez”, Galizian “eskoziarrak portugesez hitz egiten”, Okzitanian “rugbilariak”, Herbehereetan “kalamua”, Belgikan “bizikletak”, Ingalaterra “munduan okerren jaten den lekua”, Andaluzian “alferrak”, Italian “pizza eta mafia”, Gaztela Mantxa “Namibia”, Paris “munduko harroputzenak”, Kantabrian “Franko faltan sentitzen”, …

Irudi gehiago: 

  • Europa frantziarren arabera
  • Europa espainiarren arabera
  • Europa 2022an (EH Espainiatik kanpo!)
  • Europa estatubatuarrentzat
  • Iberia espainiarrentzat

 

Estereotipoen mapa gehiago, hemen.

aurreusteak, estereotipoak, Europa, Euskal Herria, herriak, Mapak, Mundua
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

2 pentsamendu “Europa euskaldunen arabera”-ri buruz

  • Estereotipoek gezurra diote:
    Izquierda UNIDA,
    Eusko ALKARTASUNA
    KARKARKAR!!!

    Bueno orain BILDU gara, behingoz.

  • Argi dago estereotipoen arteko dema dialektiko latzak (baina hilaranteak, benetan) jokatu direla mapa horien egileen buruetan.

    Dena den,lehen begi bistan behintzat, euskaldunon mapa da ñabardura gehien bereizten dituena. Besteak askoz bortxakada lodiagoz margotuta daude.

    Horrekin kontsolatu beharko. Edo seinale da askoz estereotipo gehiago erabiltzen ditugula, buruan?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude