Gaztezulo X. Bideo Lehiaketa: Parte hartzea irekita!

Gaztezulo X. Bideo Lehiaketa: Parte hartzea irekita! –

Bete formularioa, bidali bideoa eta irabazi zure saria! Irabazleek, 1.200 euroko saria jasoko dute!

 

LANAK ENTREGATZEKO EPEA
Bideoak apirilaren 8tik maiatzaren 24ra aurkeztu behar dira, eguerdiko 12:00ak baino lehen. Ondoren, epaimahaikideak lan guztiak baloratu eta ekainean Bilboko Euskararen Etxean izango den sari banaketa ekitaldian garaileen izenak jakinaraziko ditugu.

NOLA PARTE HARTU?

1. FORMULARIOA BETE HEMEN.
2. Bideoak online bidalketa sistema baten bidez (tori.eus edo wetransfer.com) bidali web@gaztezulo.eus helbidera.
3. Ikusleen botoak eta iruzkinak ekainaren 4a arte jaso ahal izango dira gaztezulo.eus webgunearen bidez. Jasotako bideoak GAZTEZULOren YouTubeko kanalera igo eta gaztezulo.eus webean publikatzen joango gara. Beraz, zenbat eta lehenago bidali, orduan eta Ikuslearen Saria irabazteko aukera gehiago!

EPAIMAHAIA
Gaztezulo X. Bideo Lehiaketa: Parte hartzea irekita!

Hiru adituk osatutako epaimahaiak lanak ikusi eta baloratuko ditu kalitate teknikoa, originaltasuna eta sormena kontuan hartuta.

2019ko edizioan Eneko Sagardoy eta Itziar Ituño aktoreek eta Maider Oleaga zinema zuzendariak osatuko dute.

SARIAK

1. SARIA: bideo onenaren egileak 1.200 euroko saria jasoko du*.

2. SARIA: bigarren bideo onenaren egileak 300 euroko saria jasoko du*.

IKUSLEEN SARIA: webgunean maiatzaren 31n 12:00etan ikusleen boto gehien dituen lanaren egileak hainbat produktuz eta GAZTEZULO materialez osatutako opari sorta bat irabaziko du.

 

OINARRIAK DESKARGATU (PDF)

Gaztezulo X. Bideo Lehiaketa: Parte hartzea irekita!

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.