Gauzen interneta
Gauzen interneta
Sarera konektatuta eta beraien artean hitz egiten duten gailuen garaia da. Gauzen interneta.
Aspaldi daramagu ‘gauzen interneta’ kontzeptua entzuten, internet of things (IoT) ingelesez, baina azken hilabeteetan kontzeptu hau hedatzen hasi da apurka-apurka gure etxe bizitzan sartzeko asmoz.
Definizio tekniko bat zehaztu behar bagenu, ‘gauzen interneta’ hitzek dioten bezala, egunerokotasunean erabiltzen ditugun objetuak internetera konektatzean datza. Honela, edozein lekutan gaudela, hauek kontrolpean izango genituzke eta momentu oro guk nahi ditugun akzioak burutuko zituzten. Hau lortzeko, sistema ezberdinak ditugu gure esku. Raspberry Pi mini ordenagailu merkeenetik hasita, Arduino plaka elektronikotik pasa eta Photon txip txikietara iritsi arte. Bide batez, esan beharra dago aipatutako hiru gailu hauek asko erabiltzen direla Maker munduan, DIY (zuk zeuk egin) filosofian oinarrituz, 3D inprimagailuekin jendeak gauza oso interesgarri zein erabilgarriak diseinatu eta eraikitzen ditu.
Gehiago irakurri: GAZTEZULO.EUS
Gauzen interneta