Nafarroaren Egunerako… dena prest?

Nafarroaren Egunerako… dena prest?

Zurrumurru batzuen arabera, oraindik ez da dena prest Baigorrin…

Etzi, apirilak 24, Nafarroaren Eguna ospatuko dute, ohi bezala, Baigorrin

Nafarroaren Egunerako... dena prest?Hitzordua iragarri eta bertaratzeko gogoa pizteko Basaizea elkarteak bideo bitxi batzuk eman ditu ezagutzera, film ezagun batzuetako pasarteak eraldatuta. Goian duzuen honetan Woody Allen baxenafar bihurtu dute “24an da Nafarroaren eguna, bai, apirilaren 24an-; beste honetan Michael Corleone da Nafarroaren Egunera hutsik egiten ez duena. “Eguna hurbiltzen hasten denean, Baigorrin jendea urduritzen hasten da”, diote bertakoek.

Badira 38 urte Baigorrin Nafarroaren Eguna ospatzen dela. Aurten, “Separatismorik ez, Nafarroa bat eta bakarra!” lelopean (afixa Adur Larreak egina da). Egun handiaren bezperan gainera, bihar apirilak 23, “Izaiteko libre: Manex Pagolaren oihartzunak” musikaldia izango dute.

Nafarroaren Egunerako… dena prest?