Garai berriak?

gse_multipart33140.jpg

David de Jorge lagunak eta biok hiru blog ditugu elkarrekin. Horietako bat euskaraz dago eta ezagutuko duzue, agian, sukaldean.com deitzen da. Egia esan behar bada, oihartzun txikia izan du egindako lanaren aldean eta guk genuen itxaropenaren ondoan. Beste bi ere baditugu gaztelaniaz, beti pentsatu izan baitugu Interneten zabalik daudela bideak, eta norbera izan daitekeela jaun eta jabe, bere editorial txikian. Blog horietako bat sukaldean.com horren klona da, recetania.com izenez bataiatua eta, bestea, geure erokeria gastroliterarioak isurtzeko leku aproposa eraiki asmoz egindakoa: glotonia.com. Etzitik aurrera, ostegunez, Maiatzaren 8arekin, jada ez dira gehiago “gure” izango, erosi egin baitizkigute edo, hobeto, bi urterako “alokatu”, prezio onean, gainera. Madrilgo soitu.es gunean agertuko gara aurrerantzean, orain arte bezala, geu egile eta jaun gaituela. Euskaraz eta erdaraz aritzearen arteko aldeak dira horiek. Eta beste egiaztapen bat ere bai: azkenean iritsi gara Interneten negozioren bat egitera, aspalditik amestu bezala. Izango da, seguruenik, bi leku horiek ez genituelako pentsatu negozio modura. Hortxe egon daiteke, itxura batera, arrakasta dirudien gertaera honen sekretua.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

6 pentsamendu “Garai berriak?”-ri buruz

  • Zorionak! ondo egindako lanaren emaitza!… baina jarraituko duzue, ez? Glotoniarrok behar zaituztegu.

  • Eskerrik asko, LBeloki. Bai, jarraituko dugu. Gure asmoa orain arte bezala segitzea da. Ikusi egin behar, ordea, hedabide berriak dakarren jende-kopurua gehitzeak zenbat eragingo digun. Baina geuk ez beste inork ez du sartuko Glotonian eskurik.

  • Walter Oskoz 2008-05-06 16:34

    Beraz, zorionak?
    Hala bada bejondeizuela.

    Kontutxo bat hala ere.
    Ezagun du, blogosgeran ez ezik, zuen zabalpena etengabeko eta alimalekoa dela (barkatu erredundantzia zoologikoa). Izan ere, ezetz asmatu lehengo igandean Idiazabalen noren gogoetak zeuden papereratuak debaldeko gazta loriosen artean?
    Bai horixe! Pintto, Xuriko eta Dartakanekin batera famatuen bihurturiko Txiki artzain-zakurrarenak.
    Hori uztardura paregabea: Gazta goxoa, giro aparta, ardo eta sagardo eskaintza oparoa eta salaketarako tartea artzainen postuetan:
    Etxegaratekoek (tabernakoak ez, inpostoreak) “101 dalmaziar” filmea alokatu omen dute bideo-klubean eta Krudela DeVille kontratatzekotan dira (dirua ez omen zaie falta eta!).

  • ZORIONAK!!!
    ZUENTZAT BIDEOTXO HAU:
    http://es.youtube.com/watch?v=p5W3so03VSg

    ETA GORA GLOTONIA!!!!

  • Zorionak. Pozten naiz, benetan, jakinda Lafuente buru duen agerkari horretan Varela, Pérez de Albéniz edo Pisanerekin batera irakurriko zaituztedala.
    Zorte on.

  • Sukaldeko eduki gastroliterarioak modu profesionalean…

    http://www.sukaldean.com gunea ezagutzen genuen, gaztelaniazko errezetak eta glotoniak arrakasta gehiago izan dute. Soitu.es gunean, glotoniako post-ak idatziko dituzte aurrerantzean Hasier Etxeberria kazetari eta idazleak eta David de Jorge gastronomo…