Gabon mezuak euskaraz zabaltzeko lehiaketa sarean

IRUDIAGabonetan elkarri zorionak eman edota urteberri on bat opatuz bidaltzen diren mezuak, euskaraz sortu eta zabaltzeko helburua dauka “Txioka Sarean” lehiaketak. Euskararen erabilera sustatzez, euskaraz zoriontzeko bitartekoak eskaintzea ere badu xedetzat lehiaketak. Azkue Fundazioak eta Bizkaia Irratiak elkarlanean eratu duten lehiaketa da.

Abenduan egingo da lehiaketa. Abenduaren 1etik 18ra bitartean bidalitako mezu proposamenak sartuko dira lehiaketan. Eta horretarako sare-sozialak erabiliko dira:

 

1 . Twitterra #gabonagurra etiketa mezuan ipinita.

2. Facebook-en “Gabonetan euskaraz zoriondu da” izenburua duen taldearekin bat eginez.

 

Mezuak euskarazkoak izan behar dira. Eta ez dute sexu, arraza edo bestelako bazterketa edukirik izango.

Formatuari dagokionez, mezuak idatzizkoak bakarrik izan daitezke, edota  bestelako euskarri zein formatutan jasotakoa: gabon-postala, argazki muntaia, ikus-entzunezkoa…

 

Hiru sari emango dira:

–         Mezu edo esamolde originalenari

–         Euskarri originalenari

–         Bizkaierazko mezurik onenari

 

Sari-banaketa abenduaren 21ean, Santo Tomas egunean izango da, Euskaltzaindiaren egoitzan egingo dugun ekitaldi berezian, goizeko 12:30ean.

 

Sariak gabon jaiekin lotuz, gabonetako otzara bat, bi lagunentzat SPAn egotaldia (Areatzan) eta Lekeitioko Eguren electrodomesticos-ek emanda Samsung Galaxy tableta.