Gauzak ez dira horrela, adixkidia

DemaiolineDiario de Mallorca egunkariak abenduaren 11an  argitaratutako elkarrizketa batean, Abdelfettah Lebbar, Marokoko Kontsul jaun denak Mallorcan, nire izena darabil Maroko demokraziara bidean doala esateko. Eta argitu egin nahiko nuke zertxobait hau guztia, kazetari exiliatua naizen aldetik.

Kontsulak bere propaganda merkantzia horrela saltzea, lanbide diplomatikoaren barnekoa du, eta normalean ez  nuke zertan sarturik kontu honetan, baina nire izena baieztapen gezurretakoetarako darabilenean, ezin geratu ixilik eta zuzendu egin behar.
“Lmrabet kartzelan egon zenetik (2003) hona, asko aldatu dira gauzak. Aldaketa egon da Konstituzioan ere. Herrialde demokratikoen bidean egoteko ari gara ahalegintzen. Baina prentsa-lege bat dago eta errespetatu egin behar da.. Zu kazetaria zara, baina ezin duzu edonos iraindu. Muga bat dago” dio Kontsul jaunak.

Ahaztu egiten zaio iaz, 2010ean, Al Michaal astekariko zuzendari den Driss Chahtane 8 hilabetez izan zela kartzelan Mohamed VI.aren osasun gora-behera bat argitaratzeagatik. Ez zuen autokrata alauiarra iraindu, soilik  jarri zuen zalantzan haren gaisotasun kroniko bati buruzko informazio ofiziala.
Eta aurten bertan, 2011 honetan, Rachid Niny, Marokon egunkari salduenaren zuzendaria, urtebeteko kartzelaladira izan da zigortua DSTaren buruzagia den Abdellatif Hammouchi-k erabiltzen dituen metodo basatiak salatzeagatik. Dozenako presok salatu dituzte berak eginiko bortxaketa sadikoak. Halaber, erregearen oholkulari den Fuad Ali El Himma jaunaren ustelkeria kasu larri bat salatzeagatik ere kartzelatu dute Rachid Niny. Akusazio hauek guztiak interneten aurki ditzakezu.

Niri dagokidanez, egiazki ezagutzen nauela dio Abdelfettah Lebbar jaunak. Jakin behar luke, beraz, 2005. garren urtean 10 urteko inhabilitaziora izan nintzela zigortua, honako hau esaten hutsagatik: “Tindufeko zelaietan errefuxiatutako sahararrak, ONUYk definitzen dituen moduko errefuxiatuak baizik ez dira, inola ere ez Polisarioak bahitutako pertsonak, propaganda ofizial marrokiarrak aditzera ematen duen bezala”.
Zigorretik 6 urte  betea dut jada. 4 falta zaizkit, beraz, neure kazetari lanbidera itzuli ahal izateko.
“Mundu guztia kritikatzeko erabiltzen dudan  nire webari buruz”, ostera, Kontsul jaunak hobeto erreparatu behar lioke eta ikusi Frantzian duela egoitza eta ez Marokon, 2015a arte debekatua baitaukat neure herrian kazetaritza egitea.

Kontsul jaunak nire herria aurki demokratizatuko den bestelako albisterik badauka, ongietorria bedi.

(Ali Lmbret-ek Zuzeun argitaratutako gehiago eta  berari buruzkoak)

 

Gaur egunean, Demainonline albistari digitala zuzentzen dut, nire herrian Marokon.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude