Fikzioa errealitate

Fikzioa errealitate –

Mugikorrek eta teknologiak orokorrean, geroz eta aukera gehiago ematea espero dugu. Jada ez gara konformatzen zenbait mezu, argazki eta bideorekin; hori baino gehiago nahi dugu. Eta teknologiak espero dugun erantzuna emango digula dirudi.

Fikzioa errealitate errealitate areagotu eta birtualaHainbat ikerketen arabera, Errealitate Areagotu eta Errealitate Birtualak garapen garrantzitsua izango dute. Pare bat urtetan, gisa honetako 1.600 milioi aplikazio baino gehiago izatea espero da.

Esperientzia hauen ardatza mugikorra izaten da askotan eta Googlek bi proiektu ditu martxan; bat Errealitate Areagotuarekin lantzeko eta bestea Errealitate Birtualarekin.

Tango

Erralitate Areagotuarekin jardungo duena Tango da. Aplikazio interaktiboak eskaintzen ditu, baina momentuz ez dago eskuragarri terminal guztietarako.

2014.urtearen hasieran aurkeztu zuen Googlen Teknologia eta Proiektu Aurreratuen taldeak Tango proiektua. Mugikorrak eta tabletak erabiltzeko modua aldatu nahi dute eta horrekin batera baita mundua ikusteko era ere. Hori dela eta, smartphonea inguratzen duen mundua ezagutu eta ulertzeko gai izatea lortu nahi da, Errealitate Areagotuko esperientziak posible eginez.

Daydream: esna eta ametsetan

Daydream da Googlen beste proiektua. Errealitate Birtuala mugikorretara eramatean datza, baina ez da aurretik dagoen Cardboard bezalakoa. Izan ere, Daydream erabiltzeko zenbait baldintza bete behar dituzte gailuek.

Labur esanda, smartphone potenteak izan behar dira Daydream egikaritu ahal izatekoBereizmen handiko pantaila garden bat behar dute. Horrez gain, baita grafikoak prozesatzeko unitate (GPU) potente bat ere grafikoak ahalik eta modu leunenean erakusteko (60 fps-tan) eta fideltasun handiko sentsoreen beharra ere badute.

Hau erabili ahal izateko aurikular bat ere behar da eta Googlek badu jada berea; Daydream View.

Fikzioa errealitate

Jokoak baino askoz ere gehiago

Errealitate Birtuala eta Errealitate Areagotua hein handi batean jolasetarako erabili izan badira ere, hortaz haratago dauden aukerak ere eskaintzen dituzte.

Imajinatu etxe berri bat daukazula edo besterik gabe, altzari berri bat jarri nahi duzula zure egongelan. Metroa hartu eta neurtzen ibili beharrean, ez al da errazagoa Tango bezalako aplikazio bat erabiltzea? Hala, modu erraz batean jakin ahalko duzun aukeratutako ohe, armairu edo dena delakoa zure etxerako modukoa den ala ez. Eta hau eman diezaiokegun erabilera bat bakarrik da…

Izan ere, zenbat aldiz gertatu zaizu denda batera joan eta arropa probatzeko gogorik ez izatea? Edo Interneten gustuko duzun kamiseta bat ikusi baina zein neurritakoa behar duzun ez jakitea? Arazo hauei ere irtenbidea eman diezaieke Erralitate Birtual eta Areagotuak.

Badirudi etorkizuna eta fikzioa uste baino gertuago daudela…

Fikzioa errealitate