Facebookek bere moneta propioa abiatuko du

Facebookek bere moneta propioa abiatuko du –

Azkue Fundazioaren egunkaritik jasoa.

.

Facebookek bere moneta propioa abiatuko du 2020an, libra. Hala, WhatsApp eta Messenger aplikazioen erabiltzaileek dirua trukatu ahalko dute haien kartera digitaletik. Zerbitzu hori app independente baten bitartez eskainiko du. Facebookek Calibra izeneko enpresa independentea eratu du zerbitzu finantzarioak emateko.

Facebookek jakinarazi duenez, dibisa horren xede nagusia diruaren trukaketa erraztea izango da garatze bidean dauden herrialdeetan. “1.700 milioi pertsonek ez dute banku-konturik, munduaren %31”. Hala, libraren helburua da erabiltzaile horiengana iristea: haien kontua izango litzateke, aurreztu, ordaindu eta transferentziak egiteko. Bidalketen prezioaren harira, Facebookek esan du “kosterik gabekoak edo oso koste baxukoak” izango direla. Konpainiak libra iragartzeko erabili duen bideoan, Manila eta Mexiko Hiria agertzen dira, besteak beste; hortaz, argi dago Facebooken jatorrizko herrialdea ez dela libraren xedea; monetak Suitzan izango duen egoitza legala. Facebookeko buru Mark Zuckerbergek oraintsu adierazi duenez, “saretik dirua bidaltzea argazki bat bidaltzea bezain erraza izan beharko litzateke”.

Hartara, Hala, FacFacebookek bere moneta propioa abiatuko duebookek bere blockchain propioa sortu du libra kudeatzeko: partekatutako zerbitzarien sistema bat da, eta sistema hori transakzioak ziurtatzen dituzten talde independenteek mantentzen duten.

Facebookek 100 enpresa handirekin aritzea espero du, eta dagoeneko lortu du batzuen baieztapena, tartean, Mastercard, Paypal, Visa, Booking, Uber, eBay eta Spotify. Horien artean ez daude lau teknologia enpresa handiak: Apple, Amazon, Microsoft edo Google.

.

Pribatutasuna

Behin ere, Facebooken kezka handienetako bat pribatutasuna da, izan ere, pribatutasuna bermatzea faktore garrantzitsua da monetak arrakasta izan dezan. “Kasu mugatu batzuetan izan ezik, Calibrak ez du informazio finantzariorik edo Facebookeko kontuaren informaziorik edo hirugarren aktoreen informaziorik partekatuko bezeroaren baimenik gabe”.

Facebook, iraganean, ez da oso egoki aritu baimenak eskatzerakoan; baimenak eskatzea, hain zuzen, ez konpainiaren jardunbide egokienetako bat izan, inondik inora. Enpresak berak kasu mugatu horietako baten adibidea azaldu du: “Gerta daiteke pertsonek haien Facebookeko lagun zerrenda Calibrara bidali nahi izatea diru-bidalketak errazteko. Inportazio hori ez da automatikoki egingo, bezeroaren baimena eskatuko dugu produktuaren baitan”.

Facebookek bere moneta propioa abiatuko du

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.