Euskarazko hormakinen nazioarteko I. lehiaketa
Sasiburuk, Barakaldoko euskaldunon elkartea, lehiaketa berri eta sortzaile bat jarri du abian. Baina zertan datza lehiaketa hau?
HORMAKIN hitzak, sare sozialetan horma edo muro delakoan maiz itsasten ditugun irudi zein esaldiak dira. Osagai hauek, euskaraz egon ordez, askotan beste hizkuntza batzuetatik kopiatu eta zabaltzen ditugu, gure izaera hobeto islatzen dutelakoan. Gure asmoa joera horri aurre egitea da eta sare sozialetan gero eta mezu eta hormakin gehiago euskaraz sortzea eta zabaltzea.
Horretarako hain zuzen, euskarazko hormakinen lehenengo lehiaketa martxan jarri dugu. Hemen dituzu azalpenak eta parte hartzeko arauak:
Edozein zalantzarik izanez gero edo argibiderik behar izatekotan, gure posta elektronikora mezu bat helaraztea besterik ez duzue.
Amaitzeko, zuretzat eskari txiki bat: emaiezu zure lagunei lehiaketa honen berri. Bete ditzagun sarea sozialak euskarazko hormakinez!
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, SARIDUNAK aditzera emango ditugu. Bitartean, erabili zure sormena zure gustoko hormakin batzuk sortzeko!