Espainiarzaleen eta euskaldunen arteko liskarra Bartzelonan

Espainiarzaleen eta euskaldunen arteko liskarra Bartzelonan

Asko dira egunotan Kataluniara hurbildu diren euskaldunak (kazetariak, politikariak, turistak eta abar), eta gaur bertan elkarretaratzea ere egin dute Bartzelonan, kataluniarrei babesa adierazteko asmoz. Bertan, Libres e iguales espainazale talde batek ere elkarretaratzea egin du, itxuraz, euskaldunen ekimena boikotoeatzeko asmotan. Jakina denez, talde bakoitzak besteari botako dio sortu den liskarraren errua, baina ez dut uste inor harrituko denik irainak eta probokazioak eskuin muturreko espainiarrek hasi badituzte. Dena dela, Mossoek kargatu egin dute, eta albiste bihurtu da euskaldunen eta espainiarzaleen arteko talka.

Horrek orotariko erreakzioak eragin ditu kataluniarren artean, eta harrigarria badirudi ere, horietariko asko -ez denak-, euskaldunen presentziaren kontrakoak izan dira. Aritz Galarragak Twitterren esan duen moduan, Kataluniak euskaldunak jada ez gaude modan.

Espainiarzaleen eta euskaldunen arteko liskarra Bartzelonan

liskarra
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

23 pentsamendu “Espainiarzaleen eta euskaldunen arteko liskarra Bartzelonan”-ri buruz

  • Juan Inazio Hartsuaga

    Jendeak idatzi dituenak irakurri ondoren hori al da konklusioa? Euskaldunak ez gaudela modan? Moda kontua al da?

  • Euskaldunok mesede egiten diogu Espainiari. Barkamenak eskatu beharko genizkieke katalanei. Gure lehenaldi terroristak ez digu mesede egiten. Katalanak demokratak dira, gu ez. Sortuk zer du esateko? Independentistak sareari autokritika eskatzen diot. Lotsagarria. Martxa honetan nik Podemos bozkatuko dut.

  • bajuxeago hobeto 2014-11-08 20:43

    Arrazoia dute nire iritziz diotenean probokaziotan ez sartzeko ahalegin galanta egin dutela katalanek, eta EHtik berriz hsra joan, eta aurreneko probokazioan, zasta! …baboak baino okerrago hasi. Asko, izugarri dugu ikasteko haiengandik, eta konturatzen ez bagara, jai Hadteko harrokeria gitxiago

  • Amonamantangorri 2014-11-08 20:54

    EHn tipikoa. Adorea, determinazioa eta militante-izpiritua soberan, baina inteligentzia politiko eskasa.

    To stop those monsters, one-two-three,

    Here’s a fresh new way that’s trouble-free,

    It’s got Paul Anka’s guarantee … [winks]

    Guarantee void in Tennessee.

    Just don’t look! Just don’t look! [repeat several times]

    https://www.youtube.com/watch?v=Njc890ljNyE

  • El Padre Puñal 2014-11-08 21:57

    Bizitza osoan zehar beti Llirona ahotan, hola ahoskatze ezin txarragoan, katalanen artean espainiar hiztun nintzela salatuz eta hau dena zertarako??

    Bigarren mailako gizajo mespretxaturiko bat izateko beraien aburuz? Ba, espainarren artean estimatuagoak.

  • katalanak beti izan dira xenofobo diruzale eta koldarrak. ez dakite zer den internazionalismoa… ez da ere kasualitatea krisi garaian erabaki izana independentzia lortzea.

  • Juan Inazio Hartsuaga

    Katalanek gauza izugarria lortu dute: herri bat izatea. Haien hizkuntza sustatzeari eman diote lehentasuna urte luzez eta hizkuntzaren bidez baino iritsi ezin daitekeen batasuna iritsi dute. Batasun horretan oinarrituta, gauza dira gaur egun, etenik gabe, etsi gabe eta zalapartarik gabe, inork geldi arazi ezin dituen urratsak egiteko askatasunerantz. Egundoko indarra duen herri gogoa eraiki dute. Kementsu eta sendoa bezain bulla, liskar eta ahakarrik gabea: Modernoa, zibilizatua, duina. Arrunt eraginkorra, bere alde indarra baino ez duen Espainiari aurre egiteko. Are gehiago, eraginkorra den bide bakarra. Asko kostatu zaie horraino heltzea. Ez dute nahi, ezer ulertu ez duten lau artaburuk haien obra itzela zangoz gora jartzea. Zalaparta Espainiaren alde bihurtzen dela oraindik ohartu ez diren segapoto sasiletradu bolivarianoak ez dituzte bidelagun nahi, berdin nondik datozen “elkartasuna” adieraztera. Errespetua eskatzen dute, haien ahalegina zapuztera inor ez etortzea. Gaur herri galdeketa burutzea lortuko dute Espainia bortitzari aurre nola egin behar zaion lekzio ederra emanez ikasteko premian gaudenontzat, Zorionak eta bejondaiela!

  • Bestelak ondo azaldu du. Prozesua eurena da, eta protagonismoa eurena behar du. Musean esan ohi den bezala, jokoan ez gaudenok, tabakoa eman eta isilik egon.

  • Gauza batek ez du bestea kentzen… Banderolekin erreferendumaren bezperan espainiar faxisten aurrean… Ze kaxero atzeratu koadrilla dira hauek? Baina katalanek faxistak salatu ordez, “euskal independentistak” kriminalizatu dituzte. Niri hau behin eta berriz gertatu zait katalunian, hitzik esan gabe ere begi txarrez hartu naute euskaldun izate hutsagatik. Xenofobia kasu lazgarriak dituzte urtero bertan, eta ekonomikoki komeni zaiena egiten dute beti, nire admiraziorik ez dute ez.

    • Amonamantangorri 2014-11-09 19:51

      Ez dakit zein girotan ibili izanen zaren ba… Ni han ez naute sekulan gaizki begiratu, kontrakoa baizik. “El procés” nola ikusten ote nuen galdezka eta guzti aritu zaizkit.

    • Goobik dio: «Ze kaxero atzeratu koadrilla dira hauek?»
      Nik diot: «Ze kalekume atzeratu haiz hi?»

  • Amonamantangorri 2014-11-09 19:59

    Ah, eta diozun “xenofobia kasu lazgarri” horiek, adierazpide politiko antolatua dutenak bederen, PxC eta MSR bezalako erakunde espainolistekin daude erlazionatuak.

    Hauek, esaterako: Uns encaputxats entren a l’Escola d’Hosteleria de Girona http://www.naciodigital.cat/noticia/77561/encaputxats/entren/escola/hosteleria/girona

  • Niri herri katalana ez zait gustatzen, orokorrean. Ez dut gogoko euren izaera, eta euren hizkuntza zein kultura ez zaizkit ere deigarriak egiten. 8 urtez bizi izan naiz beraien artean eta lagun onak baditut ere ez naiz gai beraiekin erabat enpatizatzeko. Askoz gertuago sentitzen ditut Irlandarrak edo bretoiak adibidez. Katalanen etorkizun politikoak soilik Euskal Herriari eragiten dion neurrian axola dit, gainontzekoan bost axola. Badirudi abertzale moduan beraiekiko elkartasuna erakutsi behar dugula derrigorrez, bada niri tontakeria bat iruditzen zait autodeterminatu nahi duten herri guztiekiko elkartasun derrigortua. Nahiago dut herri bakoitzaren arrazoi historikoak lasai-lasai aztertu eta nire epaiketa propioa egin. Adibidez, Yugoslaviaren zatiketa eta Montenegroren independentziekin ez nator bat, arrazoi politiko eta historikoak direla eta.

  • Peru Dulantz 2014-11-10 09:31

    Nik oso ondo ulertzen dut. Espainiako hedabideek horixe erakutsi nahi zuten, indarkeria eta borroka Kataluniako kaleetan. Katalanak, berriz, normaltasuna, zibismoa eta lasaitasuna, eta ez zuten inolako asmorik probokazioetan erortzeko. Hortik batzuen haserrea hara joandako euskaldunekin, guztiz ulergarria.

  • goobi the libertador 2014-11-10 10:41

    Urkullu gaur esnatzean, Simon Bolivarren itsurako general trajea jantzi, eta negarrez hasi da…

  • Barka nazazue erderaz idazteagatik. Dena ulertuko duzuela espero dut:

    Generalitzar és dolent (“malo”)…però generalitzem una mica ;-):

    -Els catalans no som xenòfobs; de fet gairebé (“casi”) tots som “xenoi” o fills de xenoi, d´estrangers. I amb l´independentisme basc no hem deixat mai de simpatitzar. Però la simpatia ha provingut sempre majoritàriament de l´entorn de l´Esquerra Independentista. Un votant mig de CIU no ha tingut mai una opinió especialment favorable de l´independentisme basc. I com que la majoria dels “nous independentistes” provenen de l´entorn de CIU o fins i tot (“incluso”) del PSC, l´augment d´independentistes no ha comportat una pujada proporcional de simpatia envers (“hacia”) els bascos. Però al cap i a la fi (“al fin y al cabo”) un votant del PNV -ja no diguem del PSE- tampoc no haurà simpatitzat amb els abertzales de Sant Jaume….

    També nosaltres simpatitzem amb irlandesos o bretons. Som diferents a Bascos, irlandesos i bretons? Segurament sí, però l´afinitat de vegades (“a veces”) prové precisament de la complementarietat.

    -Covards? Bé, no som els més valents del món, però en el procés català hi ha d´haver (“tiene que haber”) tacticisme i pragmatisme; precisament perquè no tinc clar que haguem aconseguit el que diu Bestela, herri bat izatea, i encara hem de fer molta feina.

    -Zoroetxeak esan du: “Euskaldunok mesede egiten diogu Espainiari. (..) Martxa honetan nik Podemos bozkatuko dut.”
    zure baimenaz aholku bat emango dizut: ez egin, Podemos Espainia da eta. Begira zer gertatu den Eivissan

    http://www.noudiari.es/2014/11/asamblea-de-podemos/ http://www.diariodeibiza.es/opinion/2014/11/05/tropieza-catalan/730058.html

    • Peru Dulantz 2014-11-14 12:05

      Atzo ETBn zalantzan jarri zuten Podemosek Nafarroan aldaketaren alde egingo ote lukeen zenbakiek aukera emanez gero; “Podemosek ere badu bere Ferraz” zioen batek…

  • Bestelari esango nioke, Katalanek herri bat izatea lortu dutela esateak ausart xamarra dirudiela. Izatekotan, herri baten zati batean batasuna lortu dute. Horretarako Herrialde katalanen ia erdia kanpoan itxita. Hemen goian agertzen den POdemosen Eivissako pasadizoa lekuko. Zergatik du arazo hori Podemosek Eivissan? Zer da Eivissa? Nor ari da hor katalan hizkuntzaren alde? Eivissarrak edo Elxtarrak bozkatu dute 9-Nan? Izango dira Kataluinar Estatuko hiritar? Kataluinar abertzaletasunak ba al du estrategiarik katalan diren guztiak aterpetzeko? Zer esanik ez katalan hiztun guztiak aterpetzeko.. En fin. Herria batu dutela entelekia bat da. Bidezkoa da euren bidea, jakina. Gauzak euren tokian ordea. Herriaren zatikatzea onartu, hori gainditzeko estrategiarik ez landu (abertzaletasun nagusietaz ari gara, ez alderdi txikietaz) eta ondoren ari dira egiten egiten ari direna. Asko dugu Euskal Herrian katalanetaz ikasteko, baina justu arlo honetan askoz hobeto gaude, eta askoz hobeto ari gara. Dudarik ez gainera.

  • Bakarren batek moda kontua aipatu du, hau da, euskaldunak ez omen gaude jada modan katalunian. Hori ez okerrena, okerrena da euskalunak ez gaudela modan ezta Euskal Herrian ere. Serio diot, ez pentsa!!

  • Pentsa batzuk jada Podemos bezalako alderdiari begira daude. Zer ote diote Podemosekoek Ziburuko ikastolaren aferari buruz? Ba al dakite Ziburu badenik ere? Podemos espainiako fenomeno hutsa da, euskal herriarentzat proiekturik ez duena eta hala ere abertzale eta euskaltzale asko haiekin txoratzen.

    • Peru Dulantz 2014-11-17 20:08

      Euskaldun asko Espainiara begira bizi dira: hango hedabideetatik edaten dute (la sexta eta abar, kasu honetan), hango kultur erreferentziak dituzte nagusiki. Orain dela ure batzuk okerragoa izan zen: askok eta askok Zapateroren PSOEri eman zioten botoa (botoen % 38 baino gehiago lortu zituen 2008ko hauteskunde orokorretan, ez ahaztu).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude