.EUS domeinua .COM bezain ona eta segurua da
Zerrenda horren lehen postuetan munduko webgune garrantzitsuenak aurki daitezke, besteak beste, Google, Facebook, Youtube, Twitter eta Instagram. Majestic analitika zerbitzuak, SEO edo webguneen posizionameduan lan egiten du eta horren arabera egiten ditu sailkapenak. Nabarmentzekoa da .EUSek ranking honetan duen presentzia. Horrek, domeinuaren inguruko datu oso interesgarriak ematen ditu, izan ere, .EUS diren 85 webgune agertzen dira munduko milioi erabilienen rankinean. Lehena, ‘euskadi.eus’ izango litzateke eta 10.086. lekuan aurki daiteke; ondoren, ‘ehu.eus’ agertzen da 11.002. posizioan; eta, atzetik, ‘eitb.eus’ (17.548), ‘guggenheim-bilbao.eus’ (19.681) eta ‘deia.eus’ (28.419 posizioan) ikus daitezke.
“Ranking honek argi adierazten du .EUSek SEO aldetik ongi funtzionatzen duela. Majestic SEOren rankinean dagoen .EUS webguneen kopuruak hala adierazten du” azpimarratu du Josu Waliñok, PUNTUEUS Fundazioko zuzendariak.
Momentu honetan sarean 13.300 .EUS domeinu eta 161.300.000 .COM aurki daitezke, azken hauetatik 497.503 daude Majestic One Millionen rankinean, % 0,31 hain zuzen ere. Proportzioan .EUSen askoz domeinu gehiago erreparatu daitezke rankinean (% 0,65) .COMenak baino.
“Ezin gara modu absolutuan konparatu .COMekin. Haiek 161 milioi domeinu dituzte eta, horietatik ia 500.000 Majesticen dituzte, baina proportzionalki, bai”.
“Proportzionalki, .EUS erabiltzen duten webgune kopuru gehiago dago Majesticen kalitate handieneko rankinean sartuta .COM eta besteen kasuan baino. Ondorioz, .EUS domeinua SEO aldetik .COM bezain ona eta segurua dela esan dezakegu”, azaldu du Waliñok.
GeoTLDek osatzen duten munduko domeinu geografiko eta komunitarioen kasuan, .EUS bere antzeko domeinuekin parekatu daiteke. Gaur egun 69 GeoTLD daude munduan, horien artean .cat, .scot edo .berlin bezalakoak. Hauen artean .EUSek posizio ona du Majestic rankinean 5. tokia hartuz. “Horrek adierazten du .EUS domeinua erabiltzen duten webguneen kalitate maila handia dela”, dio Waliñok.
.
Majestic SEO
Majestic SEOk web orri baten posizionamenduari buruzko eremu posible guztiak kontrolatzen ditu. Horrez gain, ezinbestekoa da backlinking estrategia perfektu bat lortzeko, izan ere, ia mundu osoko loturei buruzko informazioa biltzeko gaitasuna baidu.
SEO estrategiak lantzearekin zerikusia duen guztia errazten du, eta, beraz, eremu horretan ezin hobeto funtzionatzen du. Azken finean, web bateko bisita-kopurua hobetzea ere lortzen du, behar bezala erabiltzen jakinez gero.
.EUS domeinua .COM bezain ona eta segurua da