Gorrotoari aurre egiteko: gehiago, handiago eta nabariago!

Gorrotoari aurre egiteko: gehiago, handiago eta nabariago! –

Milaka kartel, pegatina edo plaka jarri, euskararen presentzia handituz. Eremu erdaldunetan batez ere. Euskara arlo pribatuan inolako presentzia ez izatetik, agertzera. Hori da egin behar duguna eta egiten duguna. Gorrotoari aurre egiteko gehiago

euskarari gorrotoari aurre egin
24 ordutan, auzokideren batek erasotutako kartela. Soilik euskaraz egoteagatik. Auzokideari: gustukoa ez? Lasai, gehiago eta nabariago egingo ditugu.

Kasu gehienetan, 3 urte igaro ondoren, plaka edo dena delako hori bere horretan dirau. Beste kasu batzuetan ordea, 24 ordu baino gutxiagotan, euskaraz idatzitako hori erasotua izan dugu. Kontuan izan, espreski egiten duguna zera dela: gaztelaniaz dagoen horren itzulpena ondoan jarri, tamaina eta forma antzekoa duena, inoiz ere ez gaztelaniazkoa ezabatuz. Ezabatzea edo apurtzea erraza da. Eraikitzea, sortzea eta batez ere, auzokideekin adostea, askoz zailagoa. Denbora gehiago eskatzen du horrek. Baina era, berean, eraginkorragoa epe luzean.

publizitaterik ez plaka
Aluminiozko plaka berriak atera ditugu, 18cm zabalerakoak.

Auzokideekin bilerak.

Auzokideen bileretara joan behar izan dugu, atari eta garajeetako seinaletika, elebakar izatetik elebidun izan dadin eskatzeko. Hori bai, argi utziz komunitateak ezertxo ere ordaindu behar zuela esanez. Bada, tokiren batean trabak topatu ditugu. Zailtasunak eta oztopoak jarriz. Pertsona batzuentzat badirudi iraingarria dela euskara sikiera egotea ere. Hau da, lehen pertsonan, euskarafobia edo gorrotoa jasan dugu.

Baina gorroto horrek ez gaitu kikildu. Are gehiago, indartu gaitu. Kartelen bat kendu edo apurtu digutela? Bai, hasieran amorrua ematen digu. Baina, gerora, buruari bueltak emanarazten digu. Handiago eta nabariago jarri beharko! Egia esan, gorroto hori askotan pizgarri ezinhobea da.

Estrategia inteligenteena bilatu behar.

Euskara ez dago zirrikiturik galtzeko. Aukera txikiena ere baliatu behar du ikusgai egoteko. Ez bakarrik euskaltzaleontzat, baita euskaltzale ez direnentzat ere. Hizkuntzen atzean boterea dago. Hizkuntza batzuek besteek baino botere gutxiago dute. Gureak botere txikia du. Baino egoera horrek hain zuzen, akuilu izan behar dugu. Edozein esparru, txikia bada ere, baliatu behar dugu euskarari presentzia emateko. Dela interneten, dela kalean, pribatuan edo publikoan. Asko dugu irabazteko. Orain pentsa ezazu, zuk zeuk zer egin dezakezu zure auzo, etxe edo inguruan. Ba al dago egin dezakezun zerbait?

soilik suhiltzaileek erabiltzeko
Txantiloi (plantilla) egin eta 100 bat aldiz markatu dugu horrelakoa. Atarietan, auzokide guztiek ikusteko moduan. Denok egin dezakegun zerbait. Eraikin berrietan (2003tik aurrerakoek) ia denek dute horrelakoak, legeak aginduta. Euskaraz ez dagoen guztietan egin dezakegu hau.

Gure hizkuntzak erabilera funtzionala duela erakutsi behar dugu. Edonon eta edonoiz. Kalean edo auzokideen aurrean ikusgai jarriz gero, zenbat eta gehiago jarriz gero, orduan eta onartuagoa izango da. Sinesgarriagoa izango da, funtzio sozial eta komunikatiboa erakutsiko du. Ez da tontakeria.  Hitz edo esaldi bakarra altxorra dugu euskaldunok.

Zein da atarietan euskara agertzearen helburua?

  • Existitzen garela aldarrikatzeko modua.
  • Epe luzera, urte luzez irauten duten aldaketak.
  • Kutsatze eragina lor dezake. Euskara bizirik dagoen seinalearekin, hiztunek konfiantza eta segurtasuna dute. Euskaltzaleek bakardadean ez dauden deiadarra jasotzen dute.
  • Erdaldunek hitzak ikas ditzaten edo ohitu daitezen erabilgarria.

euskaragara.net erakundeak erkidego (komunitate) pribatuetan euskara normalizatzeko eta ikusarazteko lana egiten dugu. Denbora, dirua eta babesa eskaintzen dugu horretarako. Diru-laguntzarik gabe. Autofinantzatuz. Plakak, pegatinak, txantiloiak eta abar doan eskaintzen diegu erdaldunei. Euskaltzaleei, ekoizpen unitateko kostua estaltzea eskatzen dugu, alegia, geuk mozkinik lortu gabe.

Laguntzarik edo zalantzarik baduzu, deitu 665757161 zenbakira edo idatzi info@euskaragara.net helbidera.

Gorrotoari aurre egiteko gehiago, handiago nabariago!
Eraikinaren ataritik sartzean denek ikusiko dutena.

Gutxik, behar bezala antolatua, asko aldatuko du.

Zer behar duzu grafiti bat egiteko? gehiago, handiago nabariago

Zuk zeuk: Paperean inprimatu eta kartoi edo plastiko zurrunean (adibidez, karpetetako orriak banatzeko plastiko horietan), kuterraz moztu. Inprimatu paperean letra estilo sinpleena (ertzak angelu zuzenean dituena, mozketa errazagoa izateko).

PCV edo egurrean ere egin daitezke kopisteria berezietan, 25-30 €tan (askotan erabiliko badugu) edo 15€tan, erabilera gutxirako bada.

Spray potea. 5 € inguru.

Gorrotoari aurre egiteko gehiago, handiago nabariago!
Zaintza Kamerak. 24 orduko grabaketa. Ordenagailuan inprimatu eta plastifikatutako folioak (dinA4). Pattex edo Ceys pegamentuaz itsatsiak. Baliagarriak eguzki izpirik zuzenean jasoko ez badute (bestela, hilabete gutxitan ezabatzen dira).

Euskara irakasteko laguntza eta ekintza.