.EUS, altak eta berritzeak 19 eurotik hasita, betirako
.EUS, altak eta berritzeak 19 eurotik hasita, betirako –
Bost urte bete dira lehenengo .EUS webguneak sareratu zirenetik.
.EUS domeinuak euskal gizartean errotu eta zabaltzea erdietsi du; urratsez urrats, domeinua sendotzen joan da, eta 10.000 domeinuko langa gainditzetik gertu dago. Eskerrik asko eta zorionak zuri ere!
Normalizazio-prozesu honetan, urrats bat gehiago emateko unea iritsi da; horregatik, .EUS domeinuak prezio berria izango du aurrerantzean, gainerako domeinuen parekoa.
Lortutako domeinu-kopuruak ahalbidetu du .EUS ere Interneteko gainerako domeinuentzat ohikoa den prezioan finkatzea, bai domeinu berria erosten dutenentzat, bai eta lehendik domeinu-izena erregistratuta duzuenotzat ere.
Aurrerantzean, .EUS domeinua 19 eurotik hasita erosi ahalko da, eta prezio horretan berritu ahalko da hurrengo urteetan ere, .EUSen normalizazioaren adierazgarri.
Kontuan izan, hala ere, hornitzaile bakoitzak finkatzen duela azken prezioa eta aldeak egon daitezkeela prezioan eta eskainitako zerbitzutean.
Hemen duzue prezio eskintza berriarekin bat egin duten hornitzaileen zerrenda.