Asteburu honetan: Etxeko torrada edo torrijak
Asteburu honetan: Etxeko torrada edo torrijak
Asteburu honetarako soberan pilatzen diren ogiekin egiteko noiznahi jateko moduko errezeta bat, ligatzen laguntzeko aproposa, betiko sukaldearen adibide eta gozoki eta postre bikaina. On egin!
…
Etxeko torrada edo torrijak
…
Asteburu honetan: Etxeko torrada edo torrijak
Osagaiak:
- Etxean soberan dagoen ogi zaharra, 2-3 hatzen lodierako zatitan moztua
- Litro bat esne
- 0,1 kg azukre
- Bainila adar bat edo kanela hautsa koilarakada txiki bat
- Limoi bat
- Laranja bat
- 2 arrautza
- Oliba olioa 3 koilarakada
Errezeta:
- Ogi gogor zatiak ontzi batean jarri.
- Lapiko batean esnea, azukrea, bainila adarra eta limoi zein naranjaren azalak egosten jarri. Guztia irakiten hasten den bitarte.
- Ogiari gainetik lapikoko guztia gehitu eta bertan utzi 2-3 orduz. (Esnearekin ez baditugu guztiz estaletzen, ordubete igaro eta gero buelta eman ogi zatiei. Beharrezkoa da ogiak esne guztia ondo xurgatzea.)
- Plater batean arrautzak irabiatu.
- Zartagi altu bat berotzen jarri oliba olioarekin, ondo berotu behar da olioa.
- Ogi zatiak banaka arrautza irabiatutan igarotzen joan eta ondoren zartagian frijitu.
- Zartagian hurraren kolorea hartzen duen bitarte mantendu alde bakoitzetik.
- Frijitu eta gero soberan duen olioa kendu sukalde paper baten gainean eta azukrez estali gainetik.
Kasu!
Errezeta hau ogi zahar zein berriarekin egin daiteke, amaitzean izozki edo saltsez lagunduta jaten da normalean.
On egin!
Asteburu honetan: Etxeko torrada edo torrijak
Errezeta gehiago…