Eta robot batekin ezkonduz gero?

Eta robot batekin ezkonduz gero?

Nagore vega [@muxkilla]

Eta robot batekin ezkonduz gero?

Munduan milaka pertsonek ordaintzen dute panpina sexual bat edukitzeagatik. Matt McMullenek duela 20 urte sortu zuen lehenengoa. Interneten argazkiak zabaldu, eta interesdun baten eskaria jaso zuen: tamaina errealeko bat nahi zuen, sexua ere eduki ahal izateko.

Ordutik, 8.000 panpinatik gora saldu ditu. Ez dira, ordea, ohiko panpinak. Silikonazkoak dira ukitzean “goxoago” izateko; makillajea dute; forma eta neurri ezberdinetako bularrak; eskeleto metalikoa edozein postura hartzeko… Laster, gainera, panpina horiekin elkarrizketak izan ahalko dituzte erabiltzaileek. Ez dute bakarrik hitz egingo, erantzuna ere jasoko omen dute.

McMullen helburua da bere “neskek” hitz egitea eta hitz egiten dutena gogoratzea. Horrez gain, kliskatzea eta burua eta ezpainak mugitzea lortu nahi du, hitz egiten dutenean esaldiak keinuekin laguntzeko, edozein pertsonak bezala.

.

Inteligentzia artifiziala

David Levy inteligentzia artifizialean adituak pasa den urteko Love and Sex With Robots kongresuan egin zuen iragarpena iaz: 2050. urtean, robotekin sexua izatea ohikoa izango da, baita giza-robot bikoteak, eta robotekin ezkontzea hainbat herrialdetan legeztatuko dute. Aurtengo kongresua urriaren 26 eta 27an izango da Londresen, interesa baduzue.

Mundu horretan mugitzen diren ikertzaileen arabera, iragarpen hori ez omen dago batere lekuz kanpo; gerta daitekeen zerbait da. Adrian Cheok konputazio irakaslea da Londresko City University-n, eta Mixed Reality Lab-en zuzendaria, eta ados dago: “Robot sexualak, nagusiki, fantasia sexual maskulino sexistenen proiekzioa dira, baina nire iritziz, gizakien eta roboten arteko bikoteek oso efektu positiboa izan dezakete gizartean. Uste dugu jende guztia maitemindu daitekeela, sexua izan dezakeela eta ezkondu. Baina, errealitatean, askok ezin dute. Gainera, gizaki bikote asko ez dira zoriontsuak. Bikote txar baten testuingurua kontenplatzen badugu, robot bat beti izango da gizaki bat baino hobea”.

Irakurri iruzkin osoa kaixomaitia.eus-en blogean >>

 

Goiburuko argazkia: Poster Robots, Michael Coghlan ena, hemendik hartua

Eta robot batekin ezkonduz gero?