Eskuz idazten ez diren testuak
Eskuz idazten ez diren testuak –
Denbora gutxian izugarrizko aurrerakuntzak izan dira teknologian. Duela urte batzuk pentsaezinak izango liratekeen gauza asko posible dira gaur egun. Horietako bat zerbait pentsatu eta testu idatzira pasatzea izango litzateke. Baina nola da hori posible?
Bremengo Unibertsitateko bi ikertzailek landu dute gai hau. Aurrerapen teknologikoa egiteaz gain, gizaki eta ordenagailuen arteko harremana aztertzeaz arduratu dira ikertzaile alemanak.
Proba askoren ostean, autozuzentzaile diren eta aurreikusten duten teklatuen arteko software bat sortu dute. Horren bitartez, hitz batzuk ezabatu edo zuzendu egiten ditu, esaldiari zentzua emateko asmoz. Hala ere, oraindik ezinezkoa da fidagarritasun handiko seinale-bihurketarik egitea.
Aurrerapen teknologiko honek zenbait muga ere baditu. Horietako bat da elektrodoak erabili behar izatea. Adituen esanetan horrelako gailuak erabiltzen dituztenak sistema inbatsiboak dira. Horrez gain, elektrodoek ez dituzte burmuinaren atal guztiak antzematen eta beraz, informazio asko galtzen da. Nahiko azkarra den arren, mugimenduren bat izanez gero, arazoak izan ditzake informazioa jasotzean.
.
Hitzetik testura
Pentsatutakoa testura pasatzea harrigarria da eta du
ela urte batzuk ahotsarekin idatzitako testuak ere oso berritzaileak izan ziren. Gaur egun nahiko ohikoak dira aukera hori eskaintzen duten orrialde eta aplikazioak. Indarra hartzen ari dira eta ComsCoreren arabera, 2020rako Interneteko bilaketen erdiak ahotsez egingo dira. Hona hemen aukera hori doan eskaintzen duten lau erraminta:
Hau erabiltzeko beharrezkoa da Google kontu bat izatea. Chrometik saioa hasi, dokumentu berri bat zabaldu eta “Erramintak”-era joango gara. Bertan, “Ahots bidezko idazkera” hautatu eta prest egongo litzateke ‘diktaketa’ egiteko.
Azken hilabeteetan indar handia hartu du Dictationek. Honetara ere nabigatzailearen bitartez joaten da. Idatzitakoa .txt bezala gorde daiteke nahi den tokian pegatzeko.
Honek Chrometik jarduteko aukeraz gain, aplikazioa ere badu, Androidentzako, hain zuzen ere. Oso argia eta intuitiboa da. Hainbat aukera ematen ditu: gorde egin daiteke artxiboa, emailetik bidali, Google Drivera igo zein inprimatu.
Hau ere Androiderako aplikazio bat da. Sortzailearen arabera, bi abantaila ditu: puntuazio automatikoaren aukera ematen du eta hainbat hizkuntzatan idatzitako testuak transkribatzen ditu; nolabait esateko interprete lanak egiten ditu.