Ba al dakizu emozioak neurtzeko plataforma bat dagoela?

emozioak neurtzeko plataforma –

Izugarrizko berrikuntza teknologikoa egin dute Emotion Research Labekoek. Webcam baten bitartez, kontsumitzaileen emozio eta arreta neurtzeko plataforma bat sortu dute.

Valentziako enpresa bat da Emotion Research Lab. 2013an sortu zuten Alicia Mora eta María Pocovík. Aitzindariak dira emozioen neurketaren kontuan eta plataforma berritzailea sortu dute.

“Eye tracking”-az baliatuz, ezaugarri emozional fidagarriak antzematen ditu, kontsumitzaileen erreakzioa zein den aztertuz. Orain arte egin izan diren inkesta tradizionalekin ezin izan da hartzailearen jarrera unean bertan ezagutu eta informazioa ere beste modu batekoa izan da; beraiek esaten zuten sentitutakoa zer zen, ez zen interpretatzen. Plataforma honen laguntzaz, interpretatu egin ahalko da erreakzioa.

Honi esker, web orrialde, produktu eta komunikazio kanpainen arrakasta nolakoa izango den jakin ahalko da merkaturatu aurretik.

Sei emozioren arabera sailkatuko ditu hartzaileen erreakzioak: zoriontasuna, harridura, haserrea, atsekabea, beldurra eta tristura. 

Ba al dakizu emozioak neurtzeko plataforma bat dagoela?

Emotion Research Labekoek azpimarratu nahi dutenez, ez da teknika intrutsibo bat; ez dago sentsore edo kable beharrik. Dena kamera baten bitartez egiten da.

Hainbat sektoretan jardun izan dute: hala nola, marketingean, kontsumitzaileen jarrerak aztertzen edo politikan, herritarrek kanpainak nola jasotzen dituzten aztertzen.

Ba al dakizu emozioak neurtzeko plataforma bat dagoela?

Nazioartera zabaltzen

Valentzian sortutako ideia hau entzutetsu egiten ari da hainbat tokitan. Plug & Play Tech Center startupak martxan jartzen dituen Silicon Valleyko plataforma garrantzitsuenak Emotion Research Lab hautatu du beraiekin lanean hasi eta produktua garatzeko. Mundu guztiko 8.500 enpresa baino gehiago aztertu zituzten, baina 175ek bakarrik izan dute aurrera egiteko aukera.

Emotion Reseach Labek hiru herrialdetan ditu bere egoitzak eta 13 herrialde baino gehiagotan dabil lanean, proiektu ezberdinak gauzatzen. Enpresa honek dituen helburuen artean, Estatu Batuetara jauzia egin eta bertan finkatzea da. Badirudi bide onetik doazela.

Ba al dakizu emozioak neurtzeko plataforma bat dagoela?