Energia iturrien banaketa
Energia iturrien banaketa
“Energia berriro ere garestitu da” esanez hasten da Amatiñoren blogeko “Energia-iturrien banaketa” sarrera, argindarra inoiz baino garestiagoa dugun honetan idatzia.
Arazoa konpontzekotan, ez da aski esatea zer energia-mota ez dugun nahi. Kontra-kontra antzuak ez du ezer konpontzen. Horrez gainera, adierazi ere adierazi beharko dugu zein mix energetikoren alde gauden eta, gero, guztion artean adostasunik lortzeko gauza garela frogatu.
Hasteko, ezertan hasi aurretik onetsi beharreko kontua zera da: edozein energia-mota ona dela, baldin ondoko hiru baldintza hauek betetzen baditu, hots, segurua, iraunkorra eta lehiakorra.
Hurren onetsi beharrekoa da beste hau: ez dela, oraingoz behintzat, energia-mota bat bakarra ere, erabat segurua, zeharo iraunkorra eta guztiz lehiakorra denik. Hiru baldintzen arteko orekak egokitzen asmatu behar dela.
Eta, hirugarrenik, ezein energia-mota -nahiz onena izan- ez dela berez aski. Alegia, hainbat energia-iturri ezberdinez baliatu beharra dagoela, nahitaez.