Elhuyar Zientzia Azoka 2019-2020 proiektuan izena emateko epea zabalik!

Elhuyar Zientzia Azoka 2019-2020 –

Izena emateko epea zabalik da irailaren 25etik aurrera

Zientzia Azoka Elhuyarren ekimena da. Euskal Herriko gazteek garatutako proiektuen azoka da, eta ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa barrutik bizitzeko da.

Elhuyar Zientzia Azoka 2019-2020 proiektuan izena emateko epea zabalik!Zientzia-hezkuntza formalaren osagarri izateko eta oinarrizko eta zeharkako gaitasunak landuz STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Mathematics) arloetan sakontzea du helburu, gazteen zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa eta motibazioa piztearekin batera, ekintzailetasuna eta sormena bultzatuz.

Zientzia Azokan parte hartuz sariak gazteentzako bizipen bihurtzen dira, batetik ikertzailearekin harremana izan eta urtean zehar proiektua bera garatzeko bidean dituzten harremana dutelako, eta, bestetik, Bilboko azokan Europako zein estatuko beste azoketara joateko, formazioa edo bekak jasotzeko eta zentro teknologikoren baterako bisita tutorizatua eskuratzeko aukera izango dutelako.

DBH eta Batxilergoko 12-18 urte bitarteko gazteentzako da. Gazteak, 2-4 kideko talde txikitan, ikerketa-proiektu bat nahiz proiektu teknologiko bat diseinatu eta garatuko dute; Euskal Herriko unibertsitateetako ikertzaile profesionalen aholkua ere jasoko dute unibertsitatera eginiko bisita batean.

IKASTURTEKO EGUTEGIA

  • 2019ko irailaren 25etik aurrera: izen-ematea
  • 2019ko abenduaren 20rako: erronka definitu
  • 2020ko urtarrila-otsaila: ikertzaileen esleipena eta harremana
  • 2020ko martxoa: Bilboko azokarako taldeak zehaztu
  • 2020ko maiatzaren 9an: Bilboko Zientzia Azoka eguna

 

https://i0.wp.com/zientzia-azoka.elhuyar.eus/eu/albisteak/logoak-eusk.jpg/@@images/2f812e97-a297-4fa2-a7b6-205d5a6392b0.jpeg?ssl=1

Elhuyar Zientzia Azoka 2019-2020

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude