Elhuyar Hiztegiak 60 milioi kontsultako muga gainditu du

Elhuyar Hiztegiak 60 milioi kontsultako muga gainditu du –

Elhuyar Hiztegiak erreferentziazko izaten jarraitzen du, eta horren erakusgarri da 2023an izan duen kontsulta-kopurua: 60 milioi.

Proiektu bizia da Elhuyar Hiztegia, eta hainbat lan-ildo izan ditu martxan 2023an: Collins Elhuyar euskara-ingelesa hiztegia kontsultatzeko moduan jarri da, hiztegira hitz berriak sartu dira, beste batzuk aldatu egin dira, eta, hizkuntza berdinzalea helburu, lanketa espezifikoak bideratu dira.

2023ko martxoan, Elhuyarrek baliabide berri bat jarri zuen gizartearen eskura, doan. Collins Elhuyar euskara-ingelesa hiztegia online kontsultatu daiteke hiztegiak.elhuyar.eus atarian. Baliabide horri esker, ingelesa ikasten ari diren euskaldunek ez dute ingelesa-gaztelania edo ingelesa-frantsesa hiztegien beharrik. Hiztegiak 65.100 sarrera ditu guztira, bi ataletan banatuta: euskara-ingelesa atalean, 31.700; ingelesa-euskara atalean, 33.400.

Collins Elhuyar hiztegia online jarri dugunetik, ingelesez egin diren bilaketa-kopuruak nabarmen egin du gora: 2022an baino % 37 kontsulta gehiago egin dira hizkuntza horretan.

Hiztegia etengabe eguneratzen den baliabide bat da, eta 2023an, esaterako, 1.500 sarrera berri gehitu dira, eta aldaketak egin dira beste 1.200 unitatetan:

Elhuyar Hiztegiak 60 milioi kontsultako muga gainditu duEguneratze horiek egiteaz gain, Elhuyar Hiztegiak hizkuntza berdinzalea erabiltzea du helburu, eta, hori horrela dela ziurtatzeko, 2023an ere hiztegiko zenbait lagin aztertu dira: edukiak genero-ikuspegiarekin landu, eta lexikoaren eta hizkuntzaren erabilera baztertzailea berrikusi eta moldatu da, desberdinkeria eta bereizkeriarik gabeko tratamendua bermatuko duen hiztegi bateranzko pausoak emateko. Berrikusketa-lan hori bi mailatan egin da: batetik, lexiko baztertzailetzat har daitezkeen sarrerak dagokien gutxiesgarri markaz hornitu dira; bestetik, hiztegiko adibideen gaineko errepaso sakona egin da, genero-ikuspegiarekin loturiko estereotipoak saihesteko eta emakumearen ikusgarritasuna bermatzeko. Lan-ildo horretarako, Laboral Kutxaren laguntza jaso du Elhuyarrek.Elhuyar Hiztegiak 60 milioi kontsultako muga gainditu du

Aldaketa horiek guztiak egiteko, hainbat iturri erabiltzen ditu Elhuyar Hiztegiak: corpusak, beste zenbait baliabidetatik erauzitako edukia, Euskaltzaindiaren Hiztegia eta erabiltzaileen iruzkin eta proposamenak.

Edukiak etengabe eguneratzeaz gain, Elhuyar Hiztegiak teknologikoki ere aurrerapausoak eman ditu 2023an.

  • Mugikorretako aplikazioak (iOS eta Android) berritu dira, eta 100.000 deskarga baino gehiago izan dituzte.
  • Geroz eta ordenagailu gehiagotan instalatuta dago mahaigaineko aplikazioa.
  • Webgunean, Elhuyarren TTS neuronalaren bidez, sarrera guztien ahoskera kontsultatzeko aukera ematen zaio erabiltzaileari.

Elhuyar Hiztegiak 60 milioi kontsultako muga gainditu du

Elhuyar Hiztegiak 60 milioi kontsultako muga gainditu du

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude