Elektroien mugimendua zuzenean ikustea lortu dute lehen aldiz
Ikerlariek, Kaliforniako Laborategi Nazionaleko Eregia Sailarekin elkarlanean, “attosegundo bateko xurgatze espektroskopikoa” izeneko teknika bat erabili dute. Honek “elektroien balentzien egoera kuantikoetan gertaturiko aldibereko balantzak neurtzea” ahalbidetu die.
Stephen Leon, Berkleyko unibertsitateko Fisika eta Kimika maisu eta Zientzia Kimikoen Saileko Laborategiko kideak, adierazi du “kriptonen atomo sistema sinple batekin frogatu” dutela “attosegundo bakarreko pultsioekin xurgatze dinamiko iragankorra zehaztasun handiz neurtu daitekeela”.
Gaineratu du orain arte zientzialariei ezinezkoa izan zaiela “gainezarpen dinamiko koherente izeneko elektroien mugimendu mota” aztertzea, baina teknika berri honek “sistema mota askoren ezaugarriak kontrolatzen dituen” mugimendu horren “xehetasunak” ikertzeko aukera emango diela hemendik aurrera.