Kontsumoa ez da haur jolasa

Kontsumoa ez da haur jolasa –

Haurrak lanean agertzen dizkigu power pointak, eta gero, amaieran, honako galdera hau egiten digu: “Egia al da esklabotasuna ezeztatu zutela?”. Erantzuna: “Haurrak lanean = esklabotasuna”.

Mjk5OA==Kontsumoa ez da haur jolasaMzAwMA==Kontsumoa ez da haur jolasaKontsumoa ez da haur jolasaMzAwMw==MzAwNA==MzAwNQ==MzAwNg==MzAwNw==MzAwOA==MzAwOQ==MzAxMA==

Esklabutza, Wikipedian gazteleraz irakur daitekeenez, fenomeno oso zabaldua da oraindik mundu mailan, (2000. urteko ikerketa baten arabera, 27 milioi esklabu egon daitezke munduan), batez ere Mauritanian, Amazonaseko zenbait lekutan eta Sudanen.

Christian Solidarity International erakunde humanitarioak hamabost urte baino gehiago omen daramatza esklabuak 50 bat dolarretan erosi eta libre uzten.

Ez dugu esklaburik nahi, ez haurrik ez heldurik, ez Afrikan ez Asian eta ez inon. Baina badakigu guk hemen merke erosteko, bizi-baldintza onartezinetan ekoizten dituztela -batzuk, askok…- “han” produktu asko.

Kontsumoa ez da haur-jolasa. Hortaz konturatu eta kontsumitzaile heldu gisa jokatu behar genuke, modu arduratsuan kontsumituz. “NoLogo” irakurri genuen, “El libro negro de las marcas” gero, baina informazio ona eta gaurkotua behar dugu. Nork emango digu? Zuk zeuk?

Haur esplotazioa

Irudia | Haur esplotazioa | ezezaguna | LGPL
Kontsumoa ez da haur jolasa
ardura, esklabutza, esplotazioa, kontsumoa

Publizitatea, marketina, komunikazioa, kultura.

8 pentsamendu “Kontsumoa ez da haur jolasa”-ri buruz

  • Gari Garaialde 2010-08-06 13:51

    Ezin dut ados egon hemen komentatzen diren ideia batzuekin.
    Haurrak lanean= esklabotza?
    Beraz gure guraso gehienak (70. hamarkadaren haseran jaioa naiz) esklabo izan dira? Nere ama 10-11 urterekin hasi zen Ondarroako kontserbera batean, eskolatik atera eta antxoak garbitzen. Lan asko zegoenean ez zen eskolara joaten. Aita ere 14 urterekin edo hasi zen antena jartzaile batekin lanean. Sekula ez dira esklabo izan eta beraiek egiten zuten lana familiak aurrera ateratzeko zuen ezinbesteko laguntza zen (kondizio kaxkarretan egiten zuten, baina orduko langile helduak ere kondizio kaxkarretan egiten zuten).
    Nere ikaskide bat baserrian bizi zen eta belarrak egin behar zirenean, eskolara etortzeari utzi eta etxean laguntzen geratzen zen (nik esango nuke 10 urterekin edo hasi zela). Zuetako zenbatek egin duzue lana 14 edo 15 urterekin?
    Ez nago haurrek lan egitearen alde baina ezta ere aurka.
    Egia da gaur egun lurralde batzuetan haurrak lanean egotea (esklabu ez izanda ere) arazo handi bat dela, berez jolasean,estudiatzen, ikasten eta gizarteratzen pasa beharko luketen denbora lanean pasatzen baitute (Beraien familiek jateko aukera izan dezaten), eta horrek norbanakoetan eta gizartean arazoak sortzen ditu (analfabetismoa gizarte arazoak…). Gainera normalean famili txiroetan gertatzen denez (aberatsek ez dute arazo hori) horrek gizarteratzeko arazoak sortzen ditu.
    Lurralde horietan gosea eta eskubide arazoak konponduko balira haur langileen arazoa konponduko litzateke, eta hori guzia konpondu gabe haurrei lan egiten utziko ez baliete, beraietako asko eta beraien anai arreba gazteagoak gosez hilko lirateke.
    Esklabotza izateko lan baldintzei begiratu behar zaie. Horrek egiten du norbait esklabo eta ez lanak. Eta hortan testuan esandakoarekin bat nator, haur esklabotza gaur egun esistitzen da eta guk erruaren zati bat behintzat badugu.
    Haur langileei buruz hitz egitean beti botatzen dut faltan gure 1. mundu hontan gurasoek semea kirolari izan dadin nahi dutelako (edo dantzari, edo aktore, edo…) ezartzen dizkieten diziplina zorrotzak. Gero Mesi ateratzen bada eta aberasten bada ez dago arazorik baina zenbat Joselito dabil munduan?
    Barka, luzea atera zai, baina kontu handiarekin tratatu beharreko gaia dela uste dut.

  • Guere aitite-amama bizi izan zirenak eta afrikan edota asian daudenak ezdaukate zerikusterik.
    Nire aita morroi lez bizi izan zen 25 urte arte, kasi esklabua izaten, baina euren jabeak bera bezain pobreak ziren, aldea bai zegoen, bai ez gaur bezala bezain eskandalosua

  • Gure ustez, irudi oso gogorrak dira hauek.Haur hoiek eskubide batzuk dituzte eta txirotasunaren ondorioz edo ohituren ondorioz oztopatzen dira eskubide horiek.
    Beste herrialde batzuetan ere txirotasuna nabaria da baina ez dira holako egoerak ematen.
    Gure ustez haurrari haurra izaten utzi behar zaio eta haurtzaroaz gozatzen ere bai. Ez genuke onartu behar holako egoerak ematea. Denborak aurrera egin ahala,gizarteak ere aurrera egin beharko luke zentzu guztietan eta ez atzera. GORA UMEAK!!!!

  • el trio kalabera 2010-09-10 14:45

    Argi dago askotan ume askok etxean lagundu behar dutela, hala ere ez zaie umea izateko sena kendu behar, jolasteko denbora izan behar dute . Askotan etxeko lanak izanda ere, jolas moduan bete ditzake horrela umea izaten jarraitu dezake.

    Beste lurralde txiroetan Gobernua dela eta, behartuta daude lan egitera, jolasteko inongo askatasunik izan gabe, haurtzaroa galduz, ume izatetik gizon izatera pasatzen dira betirako. Argi dago euren familiak lagundu behar dituztela, baina noren esku dago berreskuratzea ume izateko eskubidea?

  • saioa eta jone 2010-09-10 14:47

    Guk ez dugu bat egiten haurren esklabutzarekin. Ulertzen dugu badaudela egoera batzuk, non haurrek euren bizitza aurrera ateratzeko lan egin behar duten. Horrek ez du esan nahi lan hauetan egoera kaskarretan egon behar direnik. Haurrek nagusiek baino prebentzio neurri zorrotzagoak eduki beharko lituzkete.

  • Testuan aipatu den bezala, esklabutza, lan baldintzak desegokien aurrean sortzen da (ordutegia, inguru-higienea, babes-ekipamendu egokiak…). Gure aita-amen garaian oso gazte hasten ziren lan egiten etxera dirua eramateko, baina aro horietan ez zegoen ezkutuan gauza normaltzat jotzen baitzen. Horregatik pentsatzen dugu garai hartan ezin zela esklabotasunaz hitz egin.
    Gaur egun, hainbat lekutan gertatzen den bezala, ezkutatuak egongo balira baldintzak txarrak izango ziren eta beraz inork ez litzateke ohartuko haien egoera kaxkarraz, hau da, esklabutzaz.

  • Iara eta Leire 2010-09-10 14:52

    Pobrezia dagoen bitartean beti egongo dira lan egin beharko duten haurrak. Garatutako herrialdeen eskuhartzea ezin bestekoa da gure ustez,ezin baita haurrek lan egitea onartu, lan-egoreak ez direlako onak izaten gehienetan.

  • Zenbait haurrek lan egiteko beharra dutela badakigu; Hala ere, baldintzak kontrolpean egon neharko liratekeela uste dugu, euren euskubideak bermatzeko.

    Arazo hau, ez da herri txiroetan soilik ematen, zenbaitetan, gurasoek beharrik gabe aukeratzen baitute euren seme-alabak lanean jartzea; baina, ezin dugu ahaztu lan egiteko beharra duten haurrek, benetan duten beharra, etxera behar adina diru eramatea dela, eta horren sortzaile gure lehen munduko gizarte kapitalista eta kontsumista dela. 

    Agian, ondo legoke gutariko bakoitzari nola lagundu esango baligukete ( zein markak erosi, zeintzuk ez… etab.); baina beti ere, egoera honen erantzuleak gobernuak direla ahaztu gabe, eta eurei eskatuz benetako konponbidea aurkitzea eta ematea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude