Ehun eta berrogeita hamar pertsonekin daukagu harremana

Ehun eta berrogeita hamar pertsonekin daukagu harremana –

Juan Ignacio Perez Iglesias, EHUko Fisiologiako katedradunak Zientzia Kaieran.

Duela mende laurden bat, Robin Dunbar zientzialari britaniarrak esan zuen agian 150 bat pertsonarekin izan genitzakeela ohiko harremanak. Primatologo batzuek ikusia dute burmuineko neokortexaren tamainak baduela zerikusia primate taldeetan gertatzen diren harreman kopuruarekin. Izan ere, uste dute burmuineko neokortexa dela entzefaloko alde berriena eboluzioaren ikuspegitik. Horrela, neokortexaren tamainak kognizio-ahalmena baldintzatu lezake.

150eko kopuru hori erdiesteko, 38 primate-genero aztertu zituen ikertzaileak, eta ordutik Dunbarren zenbakia esan izan zaio kopuru horri. Era berean, esan zuen agian 150 banakok osatzen dituztela giza taldeak, baldin eta baldintzapenak zorrotzak badira eta banakoek elkarrekin egiteko arrazoi sendoak badituzte. Kopuru horretakoak izaten dira arrisku bizipeko taldeak, hala nola biziraupen-herrixkak, tribu nomadak eta kantonamendu militarrak. Horrelako baldintzapenik gertatzen ez denean, taldeak txikiagoak izaten dira, 150eko muga horrek bere horretan irauten badu ere.

Ehun eta berrogeita hamar pertsonekin daukagu harremana
Hainbat ikerketen arabera, gizakiok harremanak izateko gaitasun mugatua dugu. (Argazkia: Geralt / Pixabay)

Madrilgo Carlos III Unibertsitateko ikertzaile batzuek eta Dunbarrek berak giza harremanen eredu bat garatu dute teoria mailan. Horretarako, abiapuntu modura jakintzat eman dute mugatua dela gizaki desberdinekin harremanetan sartzeko, eta bestetik kopuru desberdinak gauzatzen dituztela giza harreman desberdinek. Teoria honek, azaltzen du zirkuluka gauzatzen direla giza harremanak. Normalean, hiru-bost pertsonekiko harreman estua izaten dugu: senideak eta hainbatetan, lagun-minak. Hurrengo zirkuluan, hamar bat lagun egoten dira. Urrunago, beste 30-35 kide izaten dira maiz tratatzen ditugunak.

Hala ere, ereduak aditzera ematen du agian alderantzizko egitura bat egon litekeela tartean: Komunitateko kideen kopuruak 55etik behera egiten duenean, banakoak hasierako zirkuluetan ditu bere harreman gehienak, eta kohesio handiko talde txikia gauzatzen da; hala gertatzen da jende gutxirekin harremanak izateko nortasuna duten banakoen eskura eta era berean, hala suertatzen da kide gutxiko komunitateetan, adibidez etorkinen komunitateetan.

Horrela bada, badirudi kognizio-ahalmen jakin bat dugula, eta pertsona gutxirekiko harremanik izanez gero, oso trinkoak eta sakonak izan daitezkeela harreman horiek. Bestelako nortasun bat badaukagu eta jende askorekin harremanak izateko beharra edo joera badaukagu aldiz, harremanetarako kognizioaren zati txiki bat baizik ez dugu erabiliko kide bakoitzarentzat. Azken batean, neokortexen bolumena ez da infinitua.

.

Erreferentzia bibliografikoa:
TamaritIgnacio, Cuesta José A., Dunbar Robin I. M., Sánchez Angel, (2018). Cognitive resource allocation determines the organization of personal networks. PNAS,
Ehun eta berrogeita hamar pertsonekin daukagu harremana Ehun eta berrogeita hamar pertsonekin daukagu harremana

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.