Hator neska mutil etxera

Hator neska mutil etxera –

«Gure asmoa ez da jatorrizko bertsioak ukatzea, aukera desberdin posible batzuekin proba egitea baizik», dio “Hator neska-mutil etxera” ekimeneko Eneritz Gorritxategi Larizek Mugalari atarian.

Urte bi dira Berrizko Kantu Lagun taldean hamabostean behin biltzen hasi ginenetik. Euskal kantutegiko hainbat abesti kantatzen genituen bertan eta haietako batzuk abesterakoan ez ginen hain eroso sentitzen, beraz, gaur egungo testuinguruaren arabera moldatzea pentsatu genuen. Egitasmoaren nondik norakoak idatzi eta Berrizko Udalaren diru-laguntza bati esker  HATOR, NESKA-MUTIL ETXERA proiektua martxan jarri genuen herriko sortzaile talde batekin.

Hainbat euskal kanta ezagunen bilduma duzue honakoa, tradizionalki abestu izan diren eran jaso eta ikuspegi inklusiboago batekin kantatzeko moduan egokitua. Gure asmoa ez da jatorrizko bertsioak ukatzea, aukera desberdin posible batzuekin proba egitea baizik. Gauzak beste era batean ere egin daitezkeela esatea.

Herriko hainbat talde eta eragiletako kideek hartu dute parte grabaketetan, guztira 160 berriztar inguruk: Azeri Gorriak asanblada feminista, Berrioiz Guraso Elkartea, Berrizko AEK, Bertso Eskola, Kantu-lagun taldea, Berrizko Merkatari Elkartea, Iremiñe dantza taldea, Kantxa Zati Bat (Gure Esku Dago), Oka elkartea eta San Lorentzo dantza taldeak.

Hona hemen HATOR, NESKA-MUTIL ETXERAliburuxka, klikatu.

.

Hitzen eta doinuen moldaketa: Eneritz Gorritxategi Lariz

Musikariak: Eneritz Gorritxategi Lariz, Iñaki Elortza Sarasketa, Ion Chavez Cabrerizo, Jangitz Larrañaga Gonzalez, Julen Arzuaga Gumuzio.

Soinu teknikaria / nahasketa: Aitor Ariño Rubio (Lorentzo Records)

Bideo muntaia: Eneko Baseta Blanco

Diseinua: Sandra Hernández Pretel

Hator neska mutil etxeraHator neska mutil etxera

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

12 pentsamendu “Hator neska mutil etxera”-ri buruz

  • Azken portu 2018-12-31 08:27

    Munizio gehiago gure herriaren suizidiorako.

  • euskaldun bat 2018-12-31 08:55

    Lotsa ematen du jendaila honek. “Berrizko Udalaren diru-laguntza bati esker  HATOR, NESKA-MUTIL ETXERA proiektua martxan jarri genuen”, baina hori bai, hauek dirurik gabe ez dute ezta pausorik ematen. “Kapitalismoa eraitsi” esango dute gero… Anistasuna…

  • Genero ideologia montaje ikaragarri bihurtu da. Hasierako helburuak ahaztuta, jende askoren soldatak justifikatu behar ditu. Horren guztiaren fruituak gure tradizioen kontrako atentatuak dira.

  • Petra Joxepa tabernan dala, haurra jaio da Larraunen
    Etxera joanda, erran omen du ez da nirea izanen
    Nire senarrak topa dezala haur honek ama zein duen.
    Zenbateko subentzioa emango didate perla honen truke?

  • Gauza hauek entzutean zer egin? Isildu? Bai, hori egiten dut ia beti, baina gaurkoan zorionak emateko da. Dirudienez, arazo handiagorik ez dute Berrizen, euskara indartsu, karrikan euskara, gazteak euskaraz, kantu taldea euskaraz….Aupa Berriz, eutsi zoriontasunari, zuek gu ez bezalakoak zarete eta.
    Hamaika ikustekoak jaio gara!

  • Otso handia 2019-01-02 18:21

    Ekimen guztiz beharrezkoa. Zorionak eta eskerrik asko egindako lanagatik!

  • Konplexuak, autogorrotoa, diru-laguntzekiko parasitismoa

    Utzi gure kultura zikintzeari

  • Berdintasunaren aldekoa naiz eta horren alde egiten dut, egunero, zarata handirik atera Gabe. Berrizkoa lekuz kanpo dagoela iruditzen zait. Lehen eliza jasan behar izan genuen, Elizakoek adierazten zuten irmo zer dagoen txarto eta zer ondo. Gaur egun, ostera, bestelako eliza bat dago zeregin nazkagarri horrekin, atzamarra astintzen hara eta hona, “zu, bekatari”, “zu, ondo!”… beldurra ematen didazue. Utzi bakean gure kantak eta ekin benetako berdintasunari.

  • ez dakit ba 2019-01-03 14:04

    “Haietako batzuk abesterakoan ez ginen hain eroso sentitzen”— Ba agian, eroso sentitzen ez denaren arazoa izango da, eta ez kantarena.

    “Aita-semeak tabernan daude eta ama-alabak jokoan” bezalako kritika kostrunbrista egiten den letra batean, hain zuzen ohiturak (kaltegarriak, gainera, letragilearen ustez) islatzen dira. Errealitatearen erretratu bat da, ez gero errealitatea eraikitzeko oinarritzeko ezer. Kitto.

    Eta aldatzen hasita, zergatik tabernan jarri “ama-alabak” eta ez “ama-semeak” edo “aita-alabak”? Zergatik dago gaztaina ximelak jatera datorren “neska-mutila” (ondo esana dago euskaraz singularrean “hator neska-mutil”?) “aitaren eta amaren ondoan”? Zergatik ez bi ama edo bi aita? Eta zergatik bi?

    Ez dakit, neurria galtzen ari gara pixka bat. Hurrena zer ote da “Markesaren semea”? “Itziarren alaba”?

  • Jose Inazio Lopez de Luzuriaga 2019-01-04 10:05

    Bat nator Ainararekin. Genero ideologian ia-ia tarterik ez dago ezadostasuna agertzeko “infernura” behin betiko kondenatua izan nahi ez baduzu. Testu-aldaketari eta kantu erabilerari dagokionez, nik ere egin ditut horrelako gauzak, baina testuinguru jakin batean. Agian horregatik ez diot aparteko garrantzirik ematen.

  • Zer adierazi asmo izan duten ez dakit, baina euskaraz neska-mutil, horrela, singularrean, ezer izatekotan ingelesez ladyboy esaten dena da. Beraz borobil geratu zaie zentzugabekeria.