Egiaztatu itzazu aplikazioetako segurtasun-ezarpenak
Egiaztatu itzazu aplikazioetako segurtasun-ezarpenak –
Datuen erregistroa, ahozkoena, zure kokapenaren erabilera, argazki kamerarena… Aplikazioek horrenbeste informazio behar dute behar bezala funtzionatzeko? Jakin, “ezarpenak” atalean sartu eta kamera, kokapen edo mikrofonorako aplikazioak daukan sarrera aldatu daitekeela.
Cambridge Analyticarekin izan zen polemikaren haritik, erabiltzaileok app-en inguruan dugun segurtasun ezak gora egin du. Horregatik, egunerokotasunean erabiltzen dituzten app-en funtzionamenduari buruz arduratzen hasi dira. Erabiltzaileon esku dago datuen ihesa ekiditeko aplikazioak ezabatu edo sare sozial desberdinetako kontuak ixtea.
Egunero dabilzkigun aplikazioek guk uste baino informazio gehiago erregistratzen dute. Horren inguruko erabaki bat hartu aurretik, ondo legoke besteek guri buruz jakin dezaketena nola kontrola genezakeen ezagutzea. Aplikazio bat lehenengo aldiz instalatzen dugunean eta irekitzen dugunean, leihoak irekitzen zaizkigu hainbat mezurekin. Bertan, zenbait ekintzatarako baimena eskatzen digute.
Kamera edo mikrofonoa erabiltzea, edota kokapena, zein argazki galerian sartzeko baimena eskatzea ohikoa izaten da. Oro har, baimen horiek beharrezkoak izaten dira aplikazioak behar bezala funtzionatzeko eta ez beste ezertarako.
Ez bagaude ziur sukaldaritzako app batek baimen horiek zertarako behar dituen, erraza da, ez ditugu onartuko. Erabiltzen hasi eta beharrezkoak direla ikusten badugu eskuko telefonoaren ezarpenetara joan eta aldaketa egin ahal izango dugu. Android gailuetan aldaketak egiteko “ezarpenak” eta horren barruan “app eta jakinarazpenak” atalera jo. Bertan, instalatuta ditugun app-ak agertuko dira eta gainean sakatuz gero, aplikazio horri baimendutako ekintzen zerrenda ikusiko dugu.
Sarbidea ukatzeko ekintza baimenduaren gainean sakatuko dugu. Gerta daiteke, aplikazioarentzat bereziki garrantzitsuak diren ekintzetan, leiho berri bat zabaltzea berrespena eskatzeko. Horrez gain, “App eta jakinarazpenak” atalean app-en baimenen erlaitza azaltzen da, hortik ere egin daitezke aldaketak.
iOS gailuen kasuan antzera da. “Ezarpenetan” gura dugun app-aren gainean sakatzen badugu “baimendu X dagokion ekintzarako” leihora eramango gaitu.
Demagun ez dugula nahi ezein aplikaziok gure kokapena ezagutzeko baimena izatea edota kontaktuak, mikrofonoa, osasun datuak zein beste edozein informazio eskuratzea. “Pribatutasuna” erlaitzean agertzen da zein aplikaziok eskuratzen duen zein datu eta zein mailatan. Kokapenari dagokionez, adibidez, inoiz ez, beti edo app-a erabiltzen ari zaren bitartean aukeren artean hautatu daiteke.