Ikasi Facebookeko cache memoria ezabatzen informazioa eguneratu ahal izateko

Ikasi Facebookeko cache memoria ezabatzen  –

Denok entzun dugu noizbait “cache” hitza. Webguneetako informazioa modu estatikoan biltegiratzen duen mekanismoa da, beti ere, informazioa aldatu ez denean erakusteko. Eta sare sozial eta atari gehientsuenek abiadura hobetzeko erabiltzen dute. Arazoa da, sarri informazio hori ez dela eguneratzen eta loturaren bat partekatzerakoan erakusten diren datuak ez direla zuzenak izaten.

Facebooken lotura bat partekatzen dugunean, sare sozialak erabiltzaileei erakusten zaien zenbait informazio bildu egiten du. Biltzen duen informazioa honakoa izaten da: URLa, irudiren bat edo deskribapenen bat. Datu horiek ez dira begi-bistan egoten erabiltzailerentzat eta horri meta-datuak edo metatags deritzo.

Ikasi Facebookeko cache memoria ezabatzen

Facebookek erabiltzaileei zerbitzu azkarra eskaini ahal izateko punta-puntako instalazioak izateaz gain, cacheo sistemak erabiltzen ditu. Horiei esker, erabiltzaileren batek aurrez sare sozial horretan argitaratuta zegoen informazioren bat partekatzen badu, dagokion webguneko meta-datuak eskatu beharrean bere cachetik berreskuratzen du informazioa. URLeko informazioa aldatzen den kasuetan arazoak sor daitezke; izan ere, Facebookek ez du egoera hori antzematen eta informazio zaharra edo eguneratu gabea erakusten du.

Horregatik, garrantzitsua da Facebookeko cachea ezabatzea. Ezabaketa hori honako loturan egin daiteke: https://developers.facebook.com/tools/debug/sharing/. Zehazki, Facebookek eskura jartzen digun garatzaileen atalean.

Testu kutxan nahi dugun URLa itsatsi eta “garbitu” botoia sakatuko dugu. Hori egitearekin batera Facebookek helbide horrekin biltegiratuta dituen datuak bistaratuko dizkigu. Informazioa eguneratu eta cachea ezabatzeko “berriz atera” botoia sakatu beharko dugu.

Ikusi duzuenez prozesu erraz bezain azkarra.

Ikasi Facebookeko cache memoria ezabatzen informazioa eguneratu ahal izateko