Asteburu honetan: Dilista entsalada

Asteburu honetan: Dilista entsalada –

Asteburu honetan: Dilista entsalada

Asteburu honetako RZ entsalada bat da, garbixeago jaten hasteko garaia duzula badakizulako eta udarako oso aproposa den RZ erraza, ama eta izeba datozenerako, ligatzeko edo noiznahi jateko modukoa. Gozatu eta on egin!  đŸ™‚

Dilista entsalada

Dilista entsalada

Asteburu honetan >

Osagaiak:

  • Dilista egosiak eta xukatuak, hiru kilo laurden
  • Txerri ukondoa, puska eder bat, egosia eta hezurgabetua, dado txikitan moztua
  • Tomate handi bat, ondua baina ez biguna, dadotan moztua
  • Perrexil xehatua
  • Ozpin-pepinoak, txiki-txiki eginda, 2 eskutada
  • 2 koilarakada maionesa
  • Piaze pikorrak, 2 koilarakada
  • Oliba olio birjina, 8 koilarakada
  • 2 koilarakada sagardo-ozpin
  • Gatza eta piperbeltz eho berria

…

Errezeta:

  1. Hasteko gopor batean osagai hauek guztiak nahasiko ditugu: dilistak, txerri ukondoa, dadotan moztutako tomatea, perrexila eta ozpin-pepinoak.
  2. Katilu batean gatza eta piperbeltza jarriko ditugu, ozpinarekin. Oliba olioa gehituko diogu zurrusta finean, eta sardexkarekin joko dugu. Maionesa eta ziapea ere gehituko ditugu.
  3. Prestatutako saltsa honekin maneatuko ditugu dilistak. Ongi nahasi. Freskatzen utziko ditugu denbora-tarte batean hozkailuan, jateko atera baino lehen.

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: ganbak baratxuritan

Asteburu honetan: Dilista egosiak

 

zuzeurzk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!