#CatalanGate: Pegasus zelatariaren zehaztasunen bila

#CatalanGate: Pegasus zelatariaren zehaztasunen bila –

Iñaki Alegriak Sarean.eus atarian.

#CatalanGate: Pegasus zelatariaren zehaztasunen bilaPegasus softwarearen erabilera politikari katalan eta euskaldunen aurka da Pazko osteko astearen berria. Euskal Herrian poliziaren zelatatze i/ez-legalek ez gaituzte ezustean harrapatzen. Garai analogikoak zelatatze-lana zailagoa zen, baina zabalduta zegoen eta kasu batzuen berri izan genuen epaitegietan: 1986an Ertzaintzak Carlos Garaikoetxeari egindakoentzuketak eta CESIDek Herri Batasunari 1998 inguruan Gasteizko egoitzan egindakoak (10 urtez aritu omen ziren) besteak beste. Teknologia digitalak erraztu egin du izugarri telefonoak-eta zelatatzea, eta maiz agertzen dira komunikabideetan entzuketa i/ez-legalen berriak. Duela gutxi, Espainiako Auzitegi Nazionalean, 13/13 sumarioaren epaiketan, CESIDek egindako entzuketak i-/ez-legalakeztabaidagai izan dira.

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.