[Buru Ariketa] Korda neurtzen

[Buru Ariketa] Korda neurtzen –

Zientzia Kaiera atariak dozena erdi buru ariketa atondu izan ditu azken udetan. EHUren Kultura Zientifikoko Katedraren blogak eredu bera erabili izan du aurreko urteetan ere, eta salabardoari, iaz egin zuen legez, aurreko urteko ariketak berreskuratzea otu zaio, 2018koak, oraindik egin gabe dituzuenontzako.

Igandero bat eskegiko dugu leiho honetan, aurreko ariketaren erantzunarekin batera.

Ariketa fisikoa egitea osasungarria dela esaten digute behin eta berriro. Fisikoa bakarrik ez, buruari eragitea ere onuragarria da. Nagiak atera eta udako oporretan egiteko astero ariketa matematiko bat izango duzu; Javier Duoandikoetxea matematikariak aukeratu ditu Zientzia Kaieran argitaratzeko. Guztira sei ariketa izango dira.

Gogoan izan ahalegina bera –bidea bilatzea– badela ariketa. Horrez gain tontorra (emaitza) lortzen baduzu, poz handiagoa. Ahalegina egin eta emaitza gurekin partekatzera gonbidatzen zaitugu. Ariketaren emaitza –eta jarraitu duzun ebazpidea, nahi baduzu– idatzi iruzkinen atalean (artikuluaren behealdean daukazu) eta datorren astean emaitza zuzenaren berri emango dizugu.

.

 

Korda neurtzen (5. ariketa)

Zirkunferentzia bateko korda paralelo biren neurriak 16 cm eta 12 cm dira eta elkarren arteko distantzia 7 cm da. Zein da bietatik distantzia berera dagoen kordaren neurria?

[Buru Ariketa] Korda neurtzen

.

.

Laugarren ariketaren erantzuna (Posizioaren bila):

4.- Zenbaki arruntak irudiak erakusten duen moduan antolatu ditugu. Zein zutabetan eta errenkadatan egongo da 2019 zenbakia? (Zutabeak ezkerretik eskuinera eta errenkadak goitik behera hartuko ditugu.)

[Buru Ariketa] Korda neurtzen

Bide hau erraza izan daiteke. Zutabe bakoitien goiko aldean karratuak daude (1, 9, 25…) eta errenkada bikoitien ezkerreko zenbakia ere karratua da (4, 16, 36…). Zein da 2019ren gainetik hurbilen dagoen karratua? 2019= 45² – 6 da eta 45. zutabearen goiko zenbakia 45² = 2025 denez, sei errenkada beherago aurkituko dugu 2019. Ariketaren erantzuna, beraz, 45. zutabea eta 7. errenkada da.

______________________________________
Ariketak “Calendrier Mathématique 2017. Un défi quotidien” egutegitik hartuta daude. Astelehenetik ostiralera, egun bakoitzean ariketa bat proposatzen du egutegiak. Ostiralero CNRS blogeko Défis du Calendrier Mathématique atalean aste horretako ariketa bat aurki dezakezu.

[Buru Ariketa] Korda neurtzen

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

2 pentsamendu “[Buru Ariketa] Korda neurtzen”-ri buruz

  • Zirkunferentzia horren diametroa ? 265 cm da.
    Bi kordetatik distantzia berdinera dagoen korda zirkunferentziaren erdigunetik 2 cmtara dago eta bere luzera ? 249 cm da.

  • Zirkunferentzia horren diametroa ? 265 cmkoa dela kalkulatzeko :
    Erradioaren karratuari x deitzen badiogu,
    ? (x – 64) + ? (x – 36) = 7
    4x = 265 Beraz, diametroa ? 265
    Hortik aurrera, oso erraza da kalkulatzea goiko korda zirkunferentziaren erdigunetik 1,5 cmtara dagoela eta behekoa 5,5 cmtara. Beraz, bien artean bietatik distantzia berberara dagoen korda erdigunetik 2 cmtara dago eta bere luzera ? 249