[Kafe Aleak] Eñaut Iraetak Willis Drummond

[Kale Aleak] Eñaut Iraetak Willis Drummond –

[Kafe Aleak] Ibon Egañak Nick Cave & the Bad Seeds.

Willis Drummond

Anthology
(Autoekoizpena, 2006
)

.

[Kale Aleak] Eñaut Iraetak Willis DrummondModu askotan iristen dira diskoak norberaren eskuetara: erosita, batzuok oraindik hori ere egiten dugu; internetetik jaitsita, ekidin ezin den bide berria; oparituta, liburuak oparitzea bezain erraza da diskoak oparitzea; lapurtuta, merkataritza gune handiek horretarako aukera ezin hobea ematen dute; utzita, zenbat aldiz oroitu ote gara norbaiti utzi genion eta gero berriz ikusi ez dugun disko hartaz; eta beste modu askotan.

Disko honen kasuan, nire eskuetara iristeko izan zuen modua berezia izan zen. Aitak eman zidan, Baiona inguruko bere lagun batzuen lehen diskoa zela eta irratian jartzeko eta promozio pixka bat egiteko esan zidan. Argitu beharra dago aitaren eta nire zaletasun musikalak nahiko urrun daudela elkarrengandik, oinarrizkoak alde batera utzita. Beraz, diskoa entzun aurretik nuen informazioa kontuan izanda ez nuen esperantza gehiegirik plastiko hark bilduko zuenaren inguruan. Are gutxiago kanpotik ikus nitzakeenak ikusi ondoren: Willis Drummond zen taldearen izena eta Anthology diskoarena, azal hori minimalista batean irakur zitekeen bakarra zen, erakargarria zela askotxo esatea izango litzateke. Disko denda batean taldea ezagutu gabe noizean behin diskoak duen itxuragatik erosten den horietakoa ez zen izango hau behintzat.

Aurrekari horiek alde batera utzita, gogoan dut diskoa entzun nuen lehen aldia. Irratiko fonotekan lasai eserita bizpahiru lagun izango ginen eta aipatu nien diskoa nondik nora iritsi zitzaidan, entzun egin beharko genuen. Lehen segundotik nire aurreiritzi guztiak alde batera utzi behar izan nituen, lagunak ere harrituta agertu ziren, “ez zegok gaizki, hi!

Diskoa goitik behera entzundakoan inpresioa are hobea izan zen, ez agian diskoagatik beragatik, zeren nahiz eta asko gustatu zitzaidan, argi baitzegoen ez zutela beste munduko ezer egiten; post-hardcorea, stonerra, rock’n’rolla, hainbat estilo nahasten zituzten, eragin nabarmenekin askotan, izan Fugazi zein QOTSA atzerrian, edo Lisabö hurbilago. Baina horren atzetik nabarmentzen zen bazegoela zerbait, indar berezi bat, ahotsetan, oinarri erritmiko sendoetan, abestiek zituzten gora behera horietan, hitzetan…

Berezi jo genuen horretan sakontzeko asmoz, elkarrizketa egin genien eta haren ondotik zuzenean jotzeko gonbidapena ere luzatu genien. Kontzertu hartako kartela irratiko fonotekan dago oraindik, 2007ko ekainaren 19an izan zen, Gasteizko Parral tabernan. Ez ginen asko han bildutakoak, baina sekulako ikuskizunaz gozatzeko aukera izan genuen, diskoan antzematen zen berezitasun hori indar bihurtzen zen zuzenean; pentsa, astearte buruzuri batean denok saltoka eta oihuka bukatu genuen, abesti gehiagoren gosez.

Beraz, beste behin ere, errealitateak nire aurreiritziak pikutara bidali zituen, hasiera batean inongo itxura onik ez zuenak, azken urteotan Euskal Herriko musika erakusleihoan aurkitu dudan sorpresa handienetako bat izaten amaitu du.

Ondorioa garbia da beraz, utzi aurreiritziak alde batera, diskoak jasotzen dituzuen iturritik jasotzen dituzuela, ezer esan aurretik, bolumena igo eta entzun.

.

.

“Kafe aleak” liburuaz, Leire Lopez Ziluagak eta Ibon Rodriguez Garciak, argitalpenaren arduradunek

[Kale Aleak] Eñaut Iraetak Willis Drummond  [Kale Aleak] Eñaut Iraetak Willis Drummond