[Buru Ariketa] Auto ibilbidea (4)

[Buru Ariketa] Auto ibilbidea –

Zientzia Kaiera atariak dozena erdi buru ariketa atondu izan ditu azken udetan. EHUren Kultura Zientifikoko Katedraren blogak eredu bera erabili izan du aurreko urteetan ere, eta salabardoari, iaz egin zuen legez, aurreko urteko ariketak berreskuratzea otu zaio, 2021ekoak, oraindik egin gabe dituzuenontzako.

Igandero bat eskegiko dugu leiho honetan, aurreko ariketaren erantzunarekin batera.

Ariketa fisikoa egitea osasungarria dela esaten digute behin eta berriro. Fisikoa bakarrik ez, buruari eragitea ere onuragarria da. Nagiak atera eta udako oporretan egiteko astero ariketa matematiko bat izango duzu; Javier Duoandikoetxea matematikariak aukeratu ditu Zientzia Kaieran argitaratzeko. Guztira sei ariketa izango dira.

Gogoan izan ahalegina bera –bidea bilatzea– badela ariketa. Horrez gain tontorra (emaitza) lortzen baduzu, poz handiagoa. Ahalegina egin eta emaitza gurekin partekatzera gonbidatzen zaitugu. Ariketaren emaitza –eta jarraitu duzun ebazpidea, nahi baduzu– idatzi iruzkinen atalean (artikuluaren behealdean daukazu) eta datorren astean emaitza zuzenaren berri emango dizugu.

.

 

Auto ibilbidea (4. ariketa)

Jonek ibilbide bat egin du kotxez. Batez besteko abiadura 55 km/h izan da eta ordu-kopuru oso bat behar izan du ibilbidea egiteko. Hasieran, kilometro-kontagailuak abc markatzen zuen, a ? 1 eta a + b + c ? 7 izanik. Amaieran, cba irakurri du Jonek kontagailuan. Zein zen hasierako abc zenbakia?

[Buru Ariketa] Auto ibilbidea (4)

.

.

Hirugarren ariketaren erantzuna (Triangelu koloredunak):

3. Zenbat triangelu egin daitezke hiru erpinak kolore bereko puntuetan hartuta?

Kolore bakoitzeko puntuekin zenbat hirukote egin daitezkeen kalkulatu behar dugu eta hirukotearen puntuak lerro zuzen berean suertatzen diren kasuak kendu.

Sei puntu gorriek (6 x 5 x 4) : (3 x 2) = 20 hirukote ematen dituzte, eta hamar puntu urdinek, (10 x 9 x 8) : (3 x 2) = 120 hirukote. (Konbinazioetarako formula erabili dugu.) Denetara, 140 hirukote ditugu.

[Buru Ariketa] Auto ibilbidea

Irudian ikus daitekeenez, bi hirukote gorrik dituzte puntuak lerrokatuta. Urdinen kasuan, alde batetik bost hirukote kendu behar dira (irudiko 3tik 7ra), eta beste alde batetik azken zutabeko lau puntuek kendu beharreko lau hirukote ematen dituzte. Denetara, 11 hirukote kendu behar dira.

Hortaz, 140 – 11 = 129 triangelu egin ditzakegu erpinak kolore bereko puntuetan hartuta.

.

______________________________________
Ariketak “Calendrier Mathématique 2017. Un défi quotidien” egutegitik hartuta daude. Astelehenetik ostiralera, egun bakoitzean ariketa bat proposatzen du egutegiak. Ostiralero CNRS blogeko Défis du Calendrier Mathématique atalean aste horretako ariketa bat aurki dezakezu.

[Buru Ariketa] Auto ibilbidea

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.