Bilbo Zientzia Plazak (BZP) 45.500 ikusle izan ditu
Bilbo Zientzia Plazak (BZP) 45.500 ikusle izan ditu –
Bilbo Zientzia Plazak (BZP) 45.500 ikusle izan ditu azken bi asteetan egindako hitzaldi, tailer etea erakusketetan.
6.500 pertsona inguru hurbildu dira aretoetara eta streaming bidezko ekitaldi horien jarraipena 39.000 ikustaldi baino gehiagokoa izan da.
“BZPk eskaintzen duen programa zabal eta anitzak ikusleen arreta erakarri du beste behin ere. Jarduerak modu presentzialean eta telematikoan jarraitu ahal izateak BZPren inpaktua biderkatu du”, adierazi du Juan Ignacio Perez Iglesias Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrako zuzendariak.
Azken bi asteetan egindako hitzaldi, erakusketa eta tailerretan 45.500 pertsona bildu ditu Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutako Bilbao Zientzia Plaza (BZP) ekimenak.
Irailaren 11tik 30era arte luzatu den ekimenaren helburu nagusia ezagutza helaraztea eta pentsamendu kritikoa jorratzea izan da. Horretarako publiko ezberdinei bideratutako hitzaldi, tailer eta erakusketak antolatu dira.
“BZPk eskaintzen duen programa zabal eta anitzak ikusleen arreta erakarri du beste behin ere. Jarduerak modu presentzialean eta online ikusi ahal izan dira eta horrek bilatzen genituen helburuei mesede egin die. Izan ere, bi bide horien -aurrez aurrekoaren eta telematikoaren- arteko elkarrekintzari esker biderkatu egin da BZPren inpaktua, bai Bizkaian eta bai mundu zabalean ere”, adierazi du Juan Ignacio Perez Iglesias Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrako zuzendariak.
Azken bi asteetan antolatutako jardueretara 6.500 pertsona baino gehiago hurbildu dira. Horietako gehienak hiru egunez Euskalduna Bilbaon egindako NAUKAS ekimenera hurbildu dira, aurreko urteko kopurua handituz. Bertan, ostegunean Osasun Saileko Berrikuntza eta Ikerkuntza Zuzendaritzarekin batera egindako eta osasun-ikerketa ardatz izango duen NAUKAS PROn 460 ikusle bildu ziren. Ostiraleko eta larunbateko NAUKAS BILBAOren edizio berriak, berriz, ia 3.800 ikusle bildu zituen.
Horretaz gain, ume eta gazteei zuzendutako ekitaldiek ere erantzun ona jaso dute. Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako bakarrizketa zientifikoen Ciencia Show lehiaketaren finala 47 pertsonek jarraitu zuten aretoan ostiralean eta, igandean, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan egindako NAUKAS KIDSera ia 800 pertsona hurbildu ziren ume eta gazteei zuzendutako tailer zientifikoetan parte hartzeko. Leku berean, handik egun gutxira, Naturaren sekretua dokumentala ikusi ahal izan zen. Horren proiekzioan eta ondoren Pedro Miguel Etxenike katedradun eta DIPCko presidentearekin izandako solasaldian 170 pertsonek hartu zuten parte.
Bidebarrieta Zientifikoaren ikasturte hasiera suposatu duen Zientzia eta umorea, a ze parea! hitzaldi zikloak ere harrera ona izan du. Irailaren 29an eta 27an egindako hitzaldietan 270 pertsona batu dira Bidebarrieta Liburutegian.
Azkenik, Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiarekin (CSIC) batera antolatutako Zientzia Forgesen arabera erakusketara 1.000 pertsona hurbildu dira.
.
Streaming bidez 39.000 ikusle baino gehiago
BZP-ko ekimen asko sarean jarraitzeko aukera egon da aurten ere. Horrela, EITBko Kosmos kanalaren bitartez ia 18.000 pertsonek jarraitu dituzte NAUKAS PRO eta NAUKAS Bilbaoko hitzaldiak, ia 21.000 Youtuben eta 100 Bidebarrieta Liburutegiko Kulturgunea kanalaren bidez.
Horreta gain, plataforma ezberdinetan dauden bideoen ikustaldiak 57.000 izan dira orain arte.
Bilbo Zientzia Plazak (BZP) 45.500 ikusle izan ditu