Bi Zirrikitu: euskarazko zientzia blog berria

Bi Zirrikitu: euskarazko zientzia blog berria – 

Zientzia gaiak euskaraz jorratzen dituen blog berria sortu da, bizirrikitu.blogspot.com helbidean. Helburu nagusitzat gai tekniko eta konplexuak hizkuntza errazean irakurlego zabalarentzat eskuragarri jartzea du.

Bi Zirrikitu: euskarazko zientzia blog berria

Sarean zientzia gaien inguruan dauden baliabide urriei gehitu zaie. Baliabide gehienek zientzian eta teknologian ematen diren azken berriak zabaltzea dute xede, baina blog hau zientzia gai teknikoen oinarrian dauden teoriak eta azalpenak ulergarriago egiten saiatuko da. Fisika eta matematika dira gai nagusiak, baina noizean behin bestelako zientziak ere izango dira aztergai.

Fisika edo mekanika kuantikoa, erlatibitatearen teoria, korden teoria, eta bestelako fisikaren teoria berrienak azalduko dira, hizkuntza errazean, oinarrietatik hasi eta ondorio nagusiak azaldu arte. Matematika gaiak ere maiz jorratuko dira. Azalpenez gain, hainbat xelebrekeria, kuriositate eta hausnarketa egin eta azalduko dira gai hauen inguruan.

Bi Zirrikitu: euskarazko zientzia blog berria

Bloga: https://bizirrikitu.blogspot.com/ Txioka: https://twitter.com/mendibero