Asteburu honetan: Amamaren berakatz salda
Amamaren berakatz salda parranda osteko RZ bikainena
Asteburu honetarako amamaren berakatz salda, parranda osteko RZ bikainena. RZ hau, munduko xinpleena, ez da lau lagunentzat, bakar batentzat baizik. Sagardotegiak edo dena delakoak direla, urdaila triste, ondoezik edo bihotzerreaz gaudenean hartuko dugu salda hau. Ajeak jota gaudenean, beraz. Ez du huts egingo. Literalki, on egin!
…
Amamaren berakatz salda
…
Argazkia: David Pursehouse
…
Osagaiak:
Errezeta:
- Eltze txiki batean, ura jarriko dugu egosten, berakatz ale birekin.
- Irakiten utziko dugu, borbor handian, bost-zazpi minutuan.
- Sua itzali, gatza eman, zorrotada on bat olio isuri eta ahalik eta beroen hartuko dugu, mingaina erre gabe.
Kasu!
Ogi zatiak erantsi ahal izango ditugu, zopa moduan jateko. Ohitura zaharra da salda hau hartzerakoan (nahi gabe) mingaina erretzea, baina tradizioa errespetatzeagatik ere egin dezakezu, hala nahi izatera.
Ez horregatik!
Asteburu honetan: Amamaren berakatz
Errezeta gehiago…