Aurpegi errekonozimendu teknologiaren erabilpen ezberdinak
Aurpegi errekonozimendu teknologiaren erabilpen ezberdinak –
Polygram argazkietan oinarritutako sare sozial berri bat da. Erabiltzaileen erantzunak neurtzen ditu aurpegiren keinuak errekonozitzeko adimen artifiziala erabiliz; hau da, erakutsitako argazkiek zure jarraitzaileengan sortzen duten erreakzioa erakusten dizu. Momentuz, sare sozial berri hau bakarrik dago erabilgarri IOS-erako.
Erabiltzaileen keinuak smartphon-eko kamara frontaletik identifikatzen dira. Horrela, beraien adierazpen errealak kontutan izanik, jakin daiteke zenbat laguni gustatu zaion zure argazkia edota zeintzuk izan diren jarraitzaileen erreakzioak.
Ondoren, Polygram–ek erantzun txosten bat eskaintzen du: bisita kopurua, jarraitzaileek zenbat denbora pasatzen duten irudia begiratzen edota pantailaren kapturaren bat egin duten. Datu horien artean, generoa edota kokapena ere badaude eta era gehitzaile batean eskaintzen dira, ez dira era indibidualizatuan eskaintzen erabiltzaileen pribatutasuna babesteko.
Garatzaileek baieztatzen dutenez, Polygram–ek Snapchat aplikazioaren antzeko filtroak ere gehitzen ditu, espezialista plastikoek diseinatutako edertasun maskarak bezalakoak adibidez.
Aurpegi errekonozimendu teknologia oso azkar hedatzen ari da, on-line ordainketetarako, segurtasunerako, publizitaterako, smartphon-en desblokeoetarako… Españan, adibidez, BBVA izan da mugikorretik berehalako alta zerbitzua eskaini duen lehen entitate finantzarioa; edozein bihur daiteke bezero, minutu bakar batzuetan kontu korronte bat zabaldu edota unean bertan edozein operazio egin. Zerbitzu berri hau bezeroen identitatearen egiaztatze prozedura berritzaile batean oinarritzen da, errekonozimendu biometriko baten bidez [selfie batekin] eta bideokonferentzia-dei baten bidez.
Identitatea egiaztatzeko, urrutiko alta-zerbitzu berri horrek NANaren argazki bat eskatzen du eta argazki bat edota erabiltzailearen selfie bat. Era horretan, bi irudien kointzidentzien konparazioa egiten du errekonozimendu biometrikoren prozesu berritzailearen bidez. Amaitzeko, BBVAko kudeatzaile bat zuzenean jartzen da harremanetan erabiltzailearekin haren identitatea konfirmatzeko bideokonferentzia baten bidez.
Baina bestelako erabilera harrigarri batzuk izan daitezke. Esaterako, Pekineko Zeru Tenpluko parkeko bainuetakoa, non komuneko paperaren euskarriek aurpegi errekonozimenduzko softwarea erabiltzen duten lapurretak eta paperaren zarrastelkeria ekiditeko. Erabiltzaileek definizio altuko kamara baten aurrean hiru segundotan mantendu behar dute zutik, betaurreko eta kapelarik gabe, 60 zentimetroko luzerako paper zuri higienikoa jaso baino lehen.