Iñigo Urkullu, #KatU1 erreferenduma gutxiesten

Iñigo Urkullu, #KatU1 erreferenduma gutxiesten

Iñigo Urkulluk `lehorrekoa´ dela erakutsi du beste behin, mesetan Mediterraneo aldean baino erosoago dabilela, alegia. Atzo, Onda Vasca irratian egindako adierazpenetan, Kataluniako erreferenduma gutxietsi zuen (beste behin), berme kontuetan trabatuta.

Berak gidatzen duen Jaurlaritzak “auzolana” aldarrikatzen badu ere, bistan da Lehendakariak ez duela gehiegi maite jendartearen protagonismo zuzena politika kontuetan; erakundeak, erakundeak eta erakundeak baino ez ditu ahotan.

Entzun!

.

Iñigo Urkullu, #KatU1 erreferenduma gutxiesten

«Urriaren 1ean ospatzen dena ospatzen dela ere, jazotzen dena jazotzen dela ere, ez dituela printzipioz erreferendum bat egiteko beharrezkoak liratekeen bermeak betetzen»

“Kezkatzen nau Kataluniako Parlament-ean erabakiak hartzeko jarraitu duten prozedurak, eta gainera hartutako erabakiek Kataluniako Estatut-a indargabetu dutela. Horrek kezkatzen nau batez ere: orain arte eraikitako esparru politiko, juridiko eta instituzionala baliorik gabe uzten duten erabakiak hartu direla ikusteak.

Iragan astean hartutako erabakiez harago, berriz diot, zintzoak izan behar dugu, jakin urriaren 1ean ospatzen dena ospatzen dela ere, jazotzen dena jazotzen dela ere, ez dituela printzipioz erreferendum bat egiteko beharrezkoak liratekeen bermeak betetzen; eta gainera, joka dezagun zintzo eta onar dezagun berme horien faltari dagokionez kataluniar jendartearen ordezkari instituzional batzuek ez dutela bat egingo asmoarekin, ez diot ordezkari politikoak instituzionalak baino, ez dute bat egingo bozkaleku eta hautestontziak jartzerako orduan, eta guzti hau urriaren 1ak emaitzari dagokionez izan dezakeen balioaren isla da; beste kontu bat da urriaren 1ak duen zentzua, kataluniar jendartearen parte garrantzitsu baten eskaria den heinean, hori baita kontutan hartu behar dena.

Hori esanda, berriro diot, oraindik garaiz gabiltza arazo politiko baten aurrean gaudela publikoki onartzeko, ez dela soilik lege arazo bat, arazo juridiko bat, ez, sustrai politikoa duela eta urriaren 1a baino lehen zein urriaren 1a eta gero ere behar den bezala egin beharko diogu aurre arazoari,eta borondate politikoarekin, elkarrizketan oinarrituz, elkarrizketan. Eta ez badago borondate politikorik, ez dago elkarrizketarik”.

Kataluniari buruzko elkarrizketa zati osoa (HEMEN).

.

Gabriel Rufianen erantzuna

Urkulluren adierazpenek zeresana eman zuten atzo, eta Gabriel Rufianengana ere iritsi ziren. Lehendakariak esandakoak entzunda, “konbentzitu nau, arrazoia du, ez dezagun (erreferenduma) egin…”, erantzun zuen ERCeko diputatuak, ohi duen sarkasmoaz; “normala da (Urkulluk) uste hori izatea; alderdi autonomista bateko kidea da, Diputatuen Kongresuan PP babesten duena”.

Iñigo Urkullu, #KatU1 erreferenduma gutxiesten
bermeak, Erreferenduma, Iñigo Urkullu, Katalunia, lehendakaria, Onda Vasca

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude