Asteburu honetan: txerri saiheskia labean

txerri saiheskia labean

PagotxaAsteburu honetarako euria agindu dute. Ez horregatik, baina horregatik ere bai, proposamen zehatza dator gaurkoan: txerri saiheskia erreta.

Barazkijalea edo beganoa bazara, SUKALDE MOTA aukeran begiratu beharko duzu gure bihotzeko errezetak biltzen dituen  PAGOTXAN, izan ere jai baitaukazu gaurko proposatzen dizugun platerarekin. Baina, osterantzean, poztuko zara zinez proposamenarekin: merkea, erraza eta ahoa betetzen duen horietako. Eta ez ahaztu: hezurrak ez dira zuretzat, izan eskuzabala eta eman katuari (edo zakurrari). On egin!

Txerri saiheskia labean

Osagaiak:

  • Txerri saiheski bat
  • Gatza
  • Piper hauts beltza
  • Oliba olioa
  • Ezkaia (Begiratu gure hiztegian, baina tomillo/thym da. Hilario Arbelaitzek, hala ere, xarpota esaten dio)
  • Ozpina koilarakada bat
  • Baso bete ur

 

Errezeta:

  1. Labea 190 gradotan berotzen jarri
  2. Txerri saiheskiari gatza eta piper hauts beltza gehitu, norberaren gustuaren arabera.
  3. Labeko ontzi batean txerri sahieskia jarri, azpian basokada bat ur eta ozpin koilarakada bat jarriz.
  4. Azkenik ezkaia gehitu sahieskiari. Ezkai freskoa bada, hobe.
  5. Saiheskia labean sartu, gorritzen den bitartean. Kolorea hartzen duenean atera eta saiheskiari buelta eman.
  6. Tamainaren arabera egon beharko da labean baina 10-15 minutu inguru beharko du alde bakoitzeko.
  7. Eginik dagoenean, hezurrak markatzen duen eran moztu eta platerean jarri. Nahi bada, gatzaren puntua egokitu gainetik jarriaz.

Asteburu honetan: txerri saiheskia labean

Kasu!

Guztiz gomendagarria da letxuga edo barazki freskoez laguntzea saiheskia.

Era askotara egin daiteke saiheskia. Gatz eta piper hautsa gehitu beharrean, barbakoa saltsa ere jar daiteke. Finean, norberak nahi duen saltsa edo osagarria.

On egin!

Asteburu honetan: txerri saiheskia labean

ntxoa frijituak

Pagotxa.eus

pagotxa

“Errezetak habia utzi duten zure moduko txorientzat”

 

   Geuria Merkatua denda  MAHALA

 

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!