Youtubeko trikimailuak (II)

trikimailuak

Youtubeko trikimailuak (II)Nola deskargatu Youtubeko edukiak azkar eta erraz? Batzuetan abestiren bat izaten da, beste batzuetan bideoren bat jaitsi nahi duguna, eta askok balizkoak ez diren tresnetara jotzen dute. Bilatzaileren batean “youtube descarga” edo “youtube to mp3” sartuz gero, zaborra besterik ez daukaten web orri pila bat aterako zaizkigu. Barruan egiten dugun klik bakoitzeko leiho berri bat aterako zaigu iragarkiekin.

Modu errazena duela urte batzuk erakutsi zidan lagun batek, eta adibide praktikorako zuzeuTV-ko azkeneko bideoa erabiliko dut. Hau da bere lotura: https://www.youtube.com/watch?v=fAm4hkiA9fc

Eman beharreko lehen pausoa: joan youtubeko loturara, eta ondoren, URL-an, goiko helbidean alegiyeah, y-tik ezkerretara dagoena ezabatu eta sartu “ss” (ssyoutube.com/watch?v=fAm4hkiA9fc); ondoren zapaldu introa. Behin hau eginda edukiak jaisteko orri batera birbideratuak izango gara, eta hau da bere itxura.

trikimailuak

Kolore berdea daukan botoian aukera ezberdinak dauzkagu hautatu dugun edukia jaisteko, audio edota bideo formato ezberdinetan. Deskarga botoia sakatu eta listo!

Youtubeko trikimailuak (II)
sare-sozialak, Teknologia, trikimailuak, Youtube

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude