Aste honetan: Tomate eta hegaluze entsalada

Asteburu honetan: Tomate eta hegaluze entsalada

Amonaren arroz budina

Aste honetarako tomate eta atunarekin entsalada goxo frexko ezin aproposagoa. On egin!

Tomate eta hegaluze entsalada

Plater honen osagai nagusiak uda garaiko bi produktu dira, berez, baina urte guztian ere aurki ditzakegu, tomateen kasuan, hain bikainak ez izan arren.

 

Tomate eta hegaluze entsaladaOsagaiak:

  • 2 Tomate
  • hegaluze kontserba pote bat
  • tipulina bat
  • baratxuri atal bat
  • oliba olioa
  • gatza

 

Errezeta:

  1. Baratxuri atala erdibitu eta entsalada zerbitzatuko den azpil edo platerean igurtzi.
  2. Tomateak garbitu eta “ipurdiz gora” zerra aiztoarekin zati irregularrak ebaki. Horrela haragi zati handiagoak lortzen dira. Platerean jarri eta gatz apur bat gehitu.
  3. Hegaluze poteari olioa kendu eta haragia tomatearen gainetik zabaldu zatiak gehiegi txikitu gabe.
  4. Tipulina, bi eratan prestatu daiteke eta biak dira baliagarri. Lehena, “juliana” eran, eta bigarrena zati txiki-txikitan. Biak hegaluzearen gainetik zabaldu behar dira.
  5. Azkenik oliba olio txorrotxatxoa nahieran gehitu jan aurretik.

Kasu!

Oso lagungarri zaio entsalada honi edozein hosto fresko mota. Albahaka hostoak adibidez.

Asteburu honetan: Tomate eta hegaluze entsalada

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: Bakailao eta piper erre entsalada

Aste honetan: Amonaren garbantzu Chowderra

Asteburu honetan: Croque-monsieur (mixtoa)

Asteburu honetan: Tomate eta hegaluze entsalada

mahala

pagotxa.eus/hara

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!