Asteburu honetan: Prantxikaren bizkotxoa errezeta

Asteburu honetan: Prantxikaren bizkotxoa RZ –

Asteburu honetan: Prantxikaren bizkotxoa RZ - Pagotxa RZk

Postre RZ sailtxoarekin bukatu eta Iker Martinezen momentuz azken errezeta izango dena dakarkizugu gaurkoan, gozo eta maitasunez beterik datorren Iker Martinezen amonaren Prantxikaren bizkotxoa errezeta berezia. Erraz eta denak txundituta uzteko primerakoa, flan eta bizkotxoaren arteko errezeta bat da honakoa, amona, ama edo izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

 

PRANTXIKAREN BIZKOTXOA

….

Osagaiak 4 lagunentzat

Asteburu honetan: Prantxikaren bizkotxoa RZFlanerako:

  • 5 arrautza oso
  • Litro erdi esne
  • 125 g azukre
  • 125 g azukre, gozokirako
  • Banilla makilatxoa

Bizkotxorako osagaiak:

  • 3 arrautza
  • 3 koilarakada azukre
  • 3 koilarakada irin

Errezeta

  1. Lehenik, flanarekin hasiko gara. Esnea eta azukrea lapiko batean irakiten jarri, banilla makilatxoarekin. Irakiten hastean, itzali eta sutik erretiratu.
  2. Gozokirako azukrea zartagin batean ipini, eta sutan berotu gozokia lortu arte. Flanaren moldean jarri, eta hozten utzi.
  3. Ontzi batean, arrautzak ongi irabiatu, eta esne beroa gehitu. Ongi nahastu, eta flanaren moldera gehitu.
  4. Labea 160 ºC-tan berotzen jarri, eta flanaren ontzia labean sartuko dugu 25 bat minutuz.
  5. Atera baino bost minutu lehenago, bizkotxoa prestatzen hasiko gara. Horretarako, arrautza gorringo eta zuringoak bi ontzitan banatu. Azukrearen erdia (1,5 koilarakada) gorringoak ditugun ontzira bota, eta ongi nahastu. Ondoren, zuringoak irabiatzen hasi. Ongi harrotuak daudenean, gainontzeko azukrea (1,5) gehitu. Zuringoak gorringoekin nahastu, eta, ondoren, irina gehitu eta nahastu.
  6. Labean dugun flana atera –erdi egina egongo da oraindik–. Bizkotxo masa gehitu gainean, eta berriz ere labean sartu, beste bost bat minutuz.
  7. Ondoren, labetik atera, eta, flana hoztu denean, moldetik atera. Horrela, bizkotxoak gainean duen karamelua xurgatuko du, eta tarta freskagarri bezain goxoa geratuko zaigu.

Ataungoa da Prantxika… ‘Txoriene’n Ikerrek amonak erakutsitako RZ prestatu zuenekoa.

Kasu!

Iker Markinezek «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat… Milesker Iker bihotzez gurean parte hartu eta zure esperientzia eta jakintza gurekin partekatzeagatik, segi gozo, segi fin eta on egin!

Akaso!

‘Marianitoa’ prestatzen ikasi dezakegu hemen Karlos eta Martinekin, ala ez …

 

Mahalen

Mahala - mahala.eusMahalen eta mundua 2.atalaMahalaMahala - mahala.eus

pagotxa.eus/hara

Postre RZ sailtxoarekin bukatu eta Iker Martinezen momentuz azken errezeta izango dena dakarkizugu gaurkoan, gozo eta maitasunez beterik datorren Iker Martinezen amonaren Prantxikaren bizkotxoa RZ berezia. Erraz eta denak txundituta uzteko primerakoa, flan eta bizkotxoaren arteko RZ bat da honakoa, amona, ama edo izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin!

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!