Asteburu honetan: Patata errioxarrak
Asteburu honetan: Patata errioxarrak
Patata errioxarrak edo patatak errioxar erara asteburu honetarako. Patata jaten inor ez omen da nekatzen… On egin!
.
Patata errioxarrak
…
…
Osagaiak:
- 0,5 kg patata (ez dute zertan Errioxakoak izan beharrik ;-))
- oliba olioa 4 goilarakada
- 4 txorizo, bana, alegia. (Luzeetakoa bada, zatitu eta kito)
- ardo txuri kopa bat
- tipulina bat
- 2 baratxuri hortz
- piper gorri edo pikilloak
- pipermin gozoa
- ura
Errezeta:
- Lehenbizi, barazki guztiak txiki egin. Txorizoa nahi bezela zatitu eta patatak zuritu eta “kaskatu”.
- 4 oliba olio koilarakada berotzen ipini eltze batean.
- Tipula eta baratxuria erregosi kolorea aldatzen duten arte. Orduan, txorizoa eta piperra gehitu, minutu batez erregosi eta patata bertara igaro.
- 2 minutuz guztia erregosi su ertainetan.
- Pipermina, ardoa, gatza gehitu eta urez estali. Sua handitu eta irakiten hasten denean, 25 -30 minutuz su ertainetan egosi.
- Zerbitzatu.
Kasu!
Patata “kaskatzearekin” salda loditzea errazten da. Hala ere, urtsuegoa geratu bazaizu, desegin pare bat patata zati sardexkarekin eta nahastu saldari, lodi dadin. On egin!
Asteburu honetan:
errezeta gehiago…
Asteburu honetan: Patata errioxarrak