Asteburu honetan: Marrubiak laranja zuku eta eztiarekin
Marrubiak laranja zuku eta eztiarekin >
Asteburu honetarako, beste postre goxo bat eta RZ erraz-erraza, ama eta izeba datozenerako edo ligatzen laguntzeko moduko horietakoa. Gustokoen duzun horrekin, RZ hau eta txanpain botila bat irekita gau berezi zoragarri bat bideratzeko aukera gomendatzen dizugu… Gozatu eta on egin!
…
Marrubiak_laranja zuku eta eztiarekin
…
Asteburu honetan: Marrubi laranja zuku eta eztiarekin > >
Osagaiak (2 lagunentzat)
- 400 g marrubi
- Ezti pixar bat
- Laranja zukua
.
Errezeta
- Ziur egon behar dugu marrubiek xomorrorik eta txortenik ez dutela. Uretan pasa eta poliki-poliki xukatuko ditugu zapi batez.
- Laurdenetan edo erditik zatitu.
- Eztiarekin busti, eta pausatzen utziko ditugu hozkailuan, 10 bat minutu.
- Hotz zerbitzatuko ditugu marrubiak, gopor txikietan, laranja zuku egin berri eta fresko-freskoarekin batera.
…
…
Errezeta gehiago…