Zergatik ordu aldaketa?

Zergatik ordu aldaketa?

Honako sarrera hau 2010eko martxoaren 29an argitaratu zen, udaberriko ordu aldaketa zela-eta. Horrexegatik berreskuratu dugu gaur.

Dakizuenez, bitan aldatzen da ordua gurean, denboran atzera egin eta ordu bete irabazita udazkenean eta etorkizunera ordu bete joan eta galduta udaberrian; urtero-urtero.

Asteburu hau da berezi horietariko bat, igande goizaldean ordu bete egingo baitu aurrera ordulariak, 2.00etan 3.00ak izango dira.

.

Ordu aldaketen eztabaida sarritan berritzen den arren, herrialde askotan aplikatzen da ordu aldaketa. Europako estatu guztietan, Errusian eta AEBtan aplikatzen da. Ez ordea mundu osoan: Hego Amerika osoan, Australian eta Afrikan ez da ordurik aldatzen.

Badira, udako ordutegia ezartzea ebatzi eta atzera egin duten herrialdeak ere.

.

Arratsaldeko argia

Arratsaldeko argiak, merkataritza, kirola eta aisialdiko beste hainbat jarduera sustatzen ditu. Osasunean ohitura aldaketa horrek izan ditzakeen eraginak sarri aipatu dituzte osagileek: hala nola, loan eragina izan ditzakeela aipatzen da, arazo digestiboez gainera.. Ez dago garbi ere, elektrizitatearen kontsumoaren beherakada dakarren aldaketak. Ebidentzia gutxi daude.

.

Energia aurreztea

Energia aurreztea aipatzen da arrazoi nagusi bezala. AEBetako Garraio sailak 1975ean egindako ikerketan, ordu aldaketarekin %1 murrizten dela esaten zen. Egungo garapen teknologikoarekin nolako eragina duen zenbatu den jakin gabe, eusten al da argudio hori?

Argudio horren kontrako adibideak asko dira: 2000. urtean, Australiako zenbait lurraldetan ordutegi aldaketarekin ez zen elektrizitate kontsumoa murriztu, goizeko kontsumoa handitu baitzen. 2007an AEBtan egindako ikerketaren arabera, gasolina kontsumoa igo egin zen Ameriketan, ordu aldaketarengatik.

Energia aurreztearena ez dago hain garbi beraz.

.

Aisialdia

Faktore garrantzitsua dira honetan guztian aisialdiari loturiko zerbitzuak. Denbora libreaz arduratzen diren enpresentzat aldagarri garrantzitsua da ordu aldaketarena. Kirola egiteko edo ekitaldi kulturaletara hurbiltzeko bultzagarri garrantzitsua da arratsaldeko argi ordu hori.

Eguraldi aldaketak bezala, ordu aldaketak ere diru mugimendu handia suposatzen du.

.

Ohitura aldaketa

Ohitura aldaketa guztietan bezala, aldeko eta kontrako iritziak azaleratzen dira okasio horietan.
Ohitura aldaketa guztietan bezala, lehen uneko sorpresa sentipena ez du inork kentzen.

Zergatik ordu aldaketa?

Irudia | Ordu aldaketa: zergatik egiten da? | Ezezaguna | LGPL
Zergatik ordu aldaketa? Zergatik ordu aldaketa? 
Mundua, ohiturak, Ordu aldaketa

Zer duzu buruan “Zergatik ordu aldaketa?”-ri buruz

  • DIARIO VASCOk beste “arrazoi” bat ematen du:

    “El cambio horario provocará que un millón de personas trabajen una hora gratis

    Según el INE cerca de un millón de personas tienen un horario nocturno, cuya nómina total del conjunto supondría unos 21 millones de euros”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude